Aste honetan World Manufacturing Foundationek (WMF) Milanen (Italia) antolatu duen World Manufacturing Forum foroaren baitan, Cristina Oyónek, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktuari eta industria emakumeentzat erakargarri bihurtzeko beharrari buruzko aurrerapenak aurkeztu ditu.
B·WOMENIN Industry
2020az geroztik, SPRIk Women in Manufacturing aditu-taldea gidatzen du Back to the Future proiektuaren barruan. Egoitza Milanen duen World Manufacturing Foundation erakundeak sustatzen duen ekimen horren helburua da mundu osoan kultura industriala zabaltzea. SPRIren baitan, ekimena B·WOMENIN Industry estrategiaren parte da.
2023an, ia 500 industria-enpresen eta horiei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen datuekin egindako azterlanari esker, frogatu ahal izan zen genero-berdintasun handiagoa duten enpresak lehiakorragoak direla eta emaitza hobeak lortzen dituztela fakturazioa, enplegua, I+G+b jarduera eta nazioartekotzea handitzeari dagokionez. Hala, Sprik jardunbide egokiak identifikatzeko lana egin du azterlanean berdintasunari eta lehiakortasunari dagokienez goiko postuetan geratu ziren Euskadiko enpresen artean.
Cristina Oyónek, egindako aurkezpenean, honako enpresa hauen jardunbide egokiak azpimarratu nahi izan ditu: Arania, EIKA, Engranajes Juaristi, Fagor Automotion, Glual, P4Q, Sidenor eta SVE. Horien guztien helburua da emakumeek industrian duten presentzia, iraunkortasuna eta promozioa hobetzea eta, horretarako, era askotako ekimenak dituzte abian:
Ondorio gisa, Cristina Oyónek ideia hau azpimarratu zuen: “gizonek eta gizonentzat diseinatutako industriaren kasuan, funtsezkoa da genero-berdintasunaren alde egiten duten enpresen eredu erreferenteak izatea. Eta ez soilik eskubide kontuagatik, enpresetan lehiakortasuna bermatzeko bidea ere izan beharko luke”.
Hurrengo asteotan, egindako lanen jarraipen gisa, SPRIk hainbat artikulu argitaratuko ditu, eta horietan xehetasun handiagoz jasoko dira elkarrizketa horietan jasotako esperientziak.
Foro honetan izandako partaidetza SPRIk WMFko Women in Facturing talde adituko lider gisa egiten duen lanari atxikita dago. Hainbat espezializazio taldetako 20 pertsonak osatzen dute aipatutako taldea (nazioarteko erakundeak, unibertsitateak, enpresa pribatuak eta administrazio publikoa), eta industriak emakumeen parte-hartzea, aitortza eta lidergoa handiagoak izan daitezen bermatzeko dituen erronka nagusiak aztertzen ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?