Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2024 Azpiegiturak

LIN3S, soluzio global digitalak eskaintzen dituen Bilboko enpresa

Enpresak 120 langile ditu eta bere aurrekontuaren % 25 arte bidertzen du I+G arlora
Iñaki Garcíak, LIN3Sko CEOa.

LIN3S estrategia digitalean espezializatuta dagoen Bilboko enpresa bat da eta soluzio globalak eskaintzen dizkie beste enpresa batzuei, negozio-estrategiatik hasi eta prestakuntzara arte. 120 langile ditu eta aurrekontuaren % 25 arte bideratzen du I+G arlora. Informazio hau SPRI Taldearen “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez dago eskuragarri eta SPRI Taldeak euskal enpresek bere proiektuak bere plataforman erakusteko aukera eskaintzen die.

Enpresa 2002an sortu zen, oraindik ere nahiko berriak ziren teknologia berrien garapenarekin. “Nik ziberkafe bat nuen eta jendeak zer erabiltzen zuen ikusten nuen. Eta enpresei tresna berriak ezagutzen laguntzeko beharra zegoela ikusi nuen”, azaldu du Iñaki Garcíak, LIN3Sko CEOak.

Hala, enpresa webguneak sortzen hasi zen, baina berehala jabetu zen zein ziren negozio-aukerak. “2007. urtetik, marketin digitalera eta analitika digitalera gehiago bideratu gara”. Negozioak hazten eta hedatzen jarraitu zuen hurrengo urteetan eta “negozioko aholkularitza-enpresa bihurtzea planteatu genuen, marketinak baino ikuspegi zabalagoarekin. Hala, salmentetan, barne-prozesuetan eta finantzetan barneratzea erabaki genuen”.

Horrekin lotuta, Garcíak enpresetako marketineko sailek bizi izandako eraldaketa gogorarazi du. Izan ere, “bigarren mailako saila izatetik, gero eta pisu handiagoa dute bezeroaren ezagutzak duen garrantzia eta harengana iristeko dugun modua direla eta. Kasu batzuetan, enpresek salmenten % 40 ere bideratzen dute marketinera. Eta horrek jokoaren arauak aldatu ditu”.

LIN3S agentzia generalista dela esan daiteke: “Gure ustez bezeroak behar duena ematen dugu. Soluzio orokorra eskaintzen dugu, nahiz eta guk ez eman osoa”. Horregatik, negozio-estrategia, datuen araberako gauzatzea eta prestakuntza eskaintzen dituzte. “Eskaria sortzen dugu: gure bezeroentzako bezeroak eta esperientzia digital onak ekartzen ditugu. Eta horretan guztian, datuak sortzen dira eta, horri esker, esperientzia digital eta eskari eraginkorragoak eratzen dira”.

1.000 bezero

22 urteko esperientzia horretan, hamaika sektoretan egin dute lan. “Hiru hub nagusi ditugu: ecommerce, lagundutako salmenta eta leasure. Horietan, esperientziak saltzen dira (sarreren salmenta, esate baterako)”. Bezero nagusiak industria, kirol-taldeak eta -markak, museoak, banketxeak, merkataritza elektronikoa edo moda dira.

Bi hamarkada baino gehiago hauetan, 1.000 bezero baino gehiago izan dituzte, eta mila proiektu inguru gauzatu. “Orain, 200 bezero inguru ditugu aktibo”.

120 langile dituzte, horietatik erdia Euskaditik kanpo, laneko kontzeptu irekia baitute. “Jendeak bizi den toki horretan egiten du lan. Oso errotuta dugu telelana eta taldea Espainiako geografian zehar nahiko hedatuta dago”. Fakturazioa, aurreikuspenen arabera, 8 milioi euro baino gehiagokoa izango da aurten eta negozioaren zati handiena Estatu mailakoa da. “Zerbait badugu Latinoamerikan”.

Enpresaren ezaugarriak direla eta, I+G arloa ezinbestekoa da eta aurrekontuaren % 20 eta % 25 artean xurgatzen du. “Hazitek proiektu ugari aurkezten ditugu SPRIn. Ia antolakuntza osoak egiten du I+G arloan lan”.

Enpresaren erronka nagusiak dira hazten jarraitzea eta nazioartekotzean barneratzea. “Eta negozio-estrategiako gero eta zerbitzu gehiago eskaintzea. Gaur egun, zerbitzu horiek osatzen dituzte salmenten % 20 baino gehiago, eta gure bezeroei balio handia ematen diete”.

Gainera, eskaintzen duten prestakuntzan aurrera egiteko helburua ere badute. “Helburua da gure bezeroak gaitzea zer egiten dugun jakin eta behar dutena barne mailan gauza dezaten. Eta nazioartekotu egin nahi dugu”. Gainera, garrantzi berezia ematen diote talentua erakarri eta atxikitzeari. “Modu jarraituan haztea eta gurekin jarraitzeko motibatuta egotea nahi dugu”.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak