40 urteko ibilbidean GAIA klusterra “nazioarteko ekosistema digitalaren erreferente” bihurtu da, Elena Zárraga presidenteak azaldu duenez. Euskadiko ezagutza eta teknologia industrien elkarteak 315 enpresa eta 25.000 profesional baino gehiago biltzen ditu eta EAEko BPGren %7,5 sortzen du.
Gaur egun, hiru ardatz nagusi ditu bere lanak. “Lehena, aldaketa teknologiko azkarrari aurre egiteko behar den giza kapitala garatzea da. Prestakuntza okupazionala, arautua eta jarraitua lantzen dugu, gure profesionalak prestatzeko”, azaldu du Zárragak.
GAIAren bigarren helburua I+G+Bn inbertitzea da, industriari soluzio teknologikoak eskaintzeko. Eta hirugarren atalak nazioarteko networking-ean jartzen du arreta, Euskadin sortzen diren soluzio teknologiko horiei ikusgarritasuna emateko. Zárragak azaldu duenez, “sektore honek punta-puntako teknologien abangoardiako eskaintza dakar, bai zibersegurtasunean, Adimen Artifizialean, esperientziazko adimenean, datuen ekonomian edo kuantikan”.
Sektorearentzat, bilakaera digitala da desafio handienetako bat. “Erronka handia da”, baieztatu du Zárragak, eta digitalizazioan egindako inbertsioaren onurak eta itzulkina erakusteko jardunbide egokiak ikusarazi behar direla azpimarratu du. Hala ere, aldaketa hori ez dela teknologikoa soilik gaineratu du: “Kultura aldaketa bat behar da datuaren ekonomian, eta horrek sektore pribatuaren eta publikoaren parte hartzea suposatzen du”.
Sektorearen erronka nagusien artean ere, Zarragak lanean dauden profesionalen birkualifikazioaren garrantzia nabarmentzen du. “Upskilling-a eta reskilling-a funtsezkoak dira sektorearen etorkizunerako”, azaldu du, eraldaketa digitalak eskatzen duen eskumenen eguneratzeari buruz hitz eginez.
Sortzen ari diren teknologiei dagokienez, GAIAk mikroelektronikaren, zibersegurtasunaren eta adimen artifizialaren aldeko apustua egin du, baita teknologia disruptiboen aldekoa ere, hala nola komunikazio kuantikoaren aldekoa.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?