Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania Invest in Basque Country

Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da

Euskadiren Kanpo Sarearen Tokioko bulego komertzialera egindako bisita batek eragile ekonomikoekin eta erakundeekin egingo diren topaketen agenda zabal baten abiapuntua ezarri du, Japonia, Taiwan eta Euskadiren artean harremanak indartzeko, eta, horrela, balizko inbertsioak erakartzeko helburuarekin
    • “Ziur gaude Japoniarekin eta Taiwanekin harremanak estutzea funtsezkoa dela Euskadik teknologian eta industrian dituen lehen mailako gaitasunak bertan ezagutu ditzaten”, azpimarratu du Jauregik.

     Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi aste honetan Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da. Bi herrialdeak Asia-Pazifikoko eskualdean daude, eta eskualde hori interes bereziko eremu da Euskadirentzat eta bere merkataritza-harremanentzat. Izan ere, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan (energia, energia berriztagarriak, sare elektrikoak, makina-erreminta edo telekomunikazioak) etorkizunari begira hazkunde ekonomiko handiena izango duen munduko eskualde gisa katalogatuta dago eremu hori.

    Jauregi sailburuaren bidaia Eusko Jaurlaritzak Tokion duen merkataritza-bulegora egindako bisita batekin hasi da, eta bertan Moe Kato zuzendariak egin dio harrera. Han bertatik bertara ezagutu ahal izan du bulegoak egindako lan garrantzitsua, negozioa garatzen lagunduko duten kontaktuak identifikatzeko eta Japonian finkatuta dauden edo herrialdean sartu nahi duten euskal enpresentzako aukerak identifikatzeko, baita Euskadin interesak dituzten konpainia japoniarrentzat ere.

    Bestalde, sailburua Taiwan Global Cherry Friendship Social Foundation erakundearen batzarrera gonbidatu dute. Fundazio hori enpresariek osatzen dute, eta Taiwanen eta Japoniaren arteko harremanak estutzeko helburua du. Erakunde horretako ordezkariak Euskadin izan ziren duela bi aste, hemengo gaitasun teknologikoak eta industrialak bertatik bertara ezagutzeko, etorkizunean inbertsioak egiteko aukera aztertze aldera; Imanol Pradales lehendakariak harrera egin zien. Sakura Fundazioaren batzarraren baitan, Jauregik Lehendakariari egindako aitorpen bat jaso du Akie Abe andrearen —2012 eta 2020 artean Japoniako Lehen Ministro izan zen Shinzo Abe-ren alarguna— eskutik. Hain zuzen ere, Abe andreak eta Taiwango Presidentearen kontseilari nagusi Frank Chang-ting Hsieh jaunak Euskadi bisitatuko dute abenduan, Euskadiren, Japoniaren eta Taiwanen arteko anaitasunaren erakusgarri, gereziondo bat landatzeko zeremonia batean parte hartzeko.

    Japonian jarraitutako agendari amaiera emateko, Mikel Jauregi Talde izeneko euskal enpresaren bulego berriaren inaugurazio-ekitaldian izan da Japonian, enpresako presidente Jose Mari Zalbidegoitiarekin batera. Taldek —Estatuan kapital pribatuaren kudeaketan aitzindaria den enpresa-taldea— partaidetza eta finantzaketa sendoa eta dibertsifikatua duten enpresen zorroa du, 22 enpresa-multzok osatua eta hainbat sektoretan presentzia duena. Multzo horien salmentak 1.000 milioi eurotik gorakoak dira 40 herrialde baino gehiagotan, eta 2.000 langile baino gehiago dituzte. Nazioarteko hazkunde-estrategia horren barruan, Japonian zabaldutako bulego berriak apustu hori berresten du. Gainera, joan zen astean jakin zen Kutxabankek Talderen % 70 erosi duela, Euskadin finantza-sektorearen garapena bultzatzeko tresna hobeak izateko.

    Datozen egunetan Mikel Jauregi sailburuak Taiwan bisitatuko du topaketa instituzional eta ekonomikoen agendarekin jarraitzeko.

     

Lotutako albisteak

Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
MEDICA PANEL 14 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Irakurri gehiago
B-WomenIN 12 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak