Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 31 urria, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak

Automobilgintzaren sektoreak aukera berriak ireki ditu 2024an salmentak maila globalean suspertzeko. Hala ere, Europako egoerak ziurgabea da oraindik, eta Ipar Amerikako eta Asiako merkatuek kontzentratzen dute hazkundea. Era berean, adituek aurreikusten dute 2024ko ekoizpena jaitsi egingo dela.
Automobilgintzako Behatokia

Automobilgintzaren azken behatokiak nazioartean lehiatzeko abantailak eskain ditzaketen hazkunde-eremuak nabarmentzen ditu, batez ere funtsezko merkatuetan hedatu nahi dutenentzat. Txostenaren arabera, 2024ko amaieran ekoizpen globalaren murrizketa txiki bat aurreikusten bada ere (% 2ko jaitsiera 2023aren aldean), salmentek goranzko joerari eutsi diote.

Ibilgailu arinen salmentak eta ekoizpena

2024ko lehen seihilekoan, salmentak erakutsi du sektorearen susperraldiak indarrean jarraitzen duela, 42,21 milioi unitate saldu dira eta. Beraz, % 2,2ko igoera gertatu da 2023ko seihileko berarekin konparatuz. Eskualdeei erreparatuz, Asian saldu dira ibilgailu gehien (% 45), eta ondoren Europan (% 23) eta Ipar Amerikan (% 23).

Asian kontzentratu da batez ere, salmenta globalen % 45 egiten baitu, eta Europan eta Ipar Amerikan % 23 egin du bakoitzak

Ekoizpenari dagokionez, 2024aren amaieran 88 milioi ibilgailu ekoitzi izana espero da mundu osoan (-% 2 vs 2023). Munduko ekoizpenaren beherakada aurtengo bigarren seihilekoan gertatuko da batik bat. Zehazki, lehen seihilekoan, ekoizpena -% 0,18 murriztu da 2023ko lehen erdiaren aldean, eta 43,6 milioi unitate izan dira.

Txostenak aukera espezifikoak azpimarratzen ditu merkatu giltzarri horietan, automobilen eskariak sendoa izaten jarraitzen baitu. Enpresentzat, Asia eta Ipar Amerika bezalako eskualdeek hedapen eta lankidetza eremu erakargarriak dituzte, produkzioan duten jarduera sendoaren ondorioz: Txinak %5eko hazkundea ikusi du eta Ipar Amerikak %1ekoa ibilgailuen ekoizpenean.

Elektrifikazioaren aurrerapena

Motor-mota guztiek hazkunde positiboa izan dute 2024ko lehen hiruhilekoan, erregai-pila darabilten ibilgailuek izan ezik (FCEV) (-% 47). Aipatzekoa da autonomia handiagoko auto elektrikoen hazkundea, % 125 egin baitute gora aurreko urteko aldi berarekin konparatuta. Bestalde, azpimarratu behar da entxufa daitezkeen ibilgailu hibridoen ekoizpena handiagoa izan dela; zehatz-mehatz, % 37 handiagoa 2024ko lehen seihilekoan.

Automobilgintzako OEMen analisia eskualdearen eta hazkundearen arabera

Geografiari dagokionez, salmentak Europan igo dira gehien (% 8), ia 8,6 milioi ibilgailu salduta. Jarraian, Ipar Amerika dago, % 4ko hazkundearekin, 9,5 milioi unitateraino eta, ondoren, Txina, 11,5 milioi unitate baino gehiagorekin.

Chery eta BYD izan dira hazkunderik handiena izan duten OEMak (+% 53 eta +% 28, hurrenez hurren)

Ekoizpena dela eta, Txinan eta Ipar Amerikan soilik ikusi da hazkundea (+% 5 eta +% 1), 13 eta 8 milioi unitaterekin, hurrenez hurren. Bestalde, gainerako eskualdeen ekoizpen-maila negatiboa izan da kasu guztietan. Europako ekoizpena % 3 jaitsi da lehengo urteko lehen sei hilabeteen aldean. Japonia / Korea eta Hego Amerika eskualdeetan, halaber, beherakada are handiagoa izan da: % 7 eta % 8, hurrenez hurren.

Merkatu estrategikoen analisian sakontzen du txostenak, Alemania, Frantzia, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari buruzko ikuspegi baliotsua emanez Europan; Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasili buruzkoa Amerikan; eta Txina, Japonia, India eta Hego Koreari buruzkoa Asian. Xehatze horri esker, enpresek merkatu bakoitzaren berezitasunak identifikatu ahal izango dituzte, eta beren estrategiak eskari espezifikoaren eta eskualde bakoitzean hazkundea bultzatzen duten faktore ekonomikoen arabera bideratu.

Automobilgintzaren sektorean, jatorrizko ekipoen fabrikatzaile nagusien (OEM) eta lehen mailako hornitzaileen (Tier 1) hazkundea ere nabarmentzen du txostenak. OEMen fakturazioa %9 inguruko igo da, eta Tier 1 hornitzaileena, berriz %13. Nabarmentzekoa da Chery eta BYD fabrikatzaileen lana, ekoizpenean % 53ko eta % 28ko igoerak lortu baitituzte, hurrenez hurren, eta lankidetza- eta inbertsio-aukera berriak inspiratu ditzaketen arrakasta-eredu gisa kokatu dira.

Kamioien salmenta eta ekoizpen aurreikuspenak: esploratu beharreko nitxo bat

Hego Amerikan produkzioa % 30 handitzea espero da, eta Europak % 17 murriztu dezake

Turismoez gain, txostenak kamioi ertain eta astunen sektoreko salmenten eta ekoizpenaren aurreikuspenak aztertzen ditu, eskualdeka eta fabrikatzaileka xehatuta. Segmentu hori hazteko bide bat izan daiteke hauen eskaintza dibertsifikatu eta merkatu espezifikoetako eskariaren goraldia aprobetxatu nahi duten enpresentzat.

2024ko salmenta 3,2 milioi unitatera iristea aurreikusten da; hots, lehengo urtean baino % 1 gehiago. Hornidura-kate osoan egindako hobekuntzak izan dira igoera horren driver nagusia, itxaronaldia laburtu dutelako. Ekoizpenaren kasuan, 2024an 3,1 milioira iristea espero da. Funtsean, Asiako OEMek eta Hego Amerikak egingo dute trakzio-lana. Izan ere, % 30eko hazkundea espero da Hego Amerikan, eta Txina eta Japonia / Hego Korea eskualdeko ekoizpenean, aldiz, % 3 eta % 2ko hazkundea. Ekoizpenak behera nabarmen egin duen eskualde bakarra Europa izan da (-% 17).

Nazioarteko hedapenerako tresna estrategikoa

S&P Globalen datuetan oinarrituta, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) Automozio Behatokia, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentzia, enpresentzat iturri estrategikoa da, negozio-aukera garrantzitsuenak identifikatzeko eta merkatu globalaren dinamiketara egokitzeko aukera ematen baitie. Azterketa zehatz honekin, enpresek aurrea har diezaiekete industriaren mugimenduei, eta hazkunde-potentzial handiena eskaintzen duten merkatu eta segmentuetara bidera ditzakete ahaleginak.


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Txinako sektore automotrizaren hazkundea Europan: Euskadiko enpresentzako erronka
Irakurri gehiago
Energia Eolikoaren Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak 25 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Energia Eolikoaren Behatokia: merkatuaren azterketa eta euskal enpresentzako aukerak
Irakurri gehiago
Brasil T&D 3 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatua, aukera estrategikoa euskal enpresentzat
Irakurri gehiago
Observatorio Materias Primas 1 urria, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTraderen Lehengaien Behatokiak 2024. urtearen amaierarako metalen prezioak gora egingo duela iragarri du
Irakurri gehiago
Observatorio BasqueTrade T&D 23 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k nazioarteko transmisio eta banaketa merkatuaren joera berriak aztertu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak