Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 urria, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeus Elkarrizketak - SOZIOLINGUISTIKA Klusterra, Emakume Zientzialarien argitan, Informatikari Euskaldunak, BAIC eta Lagapen

Urrietari agur esaten diogu hainbat albiste interesgarri jasota IndeusBerrin. Hasteko Indeus Elkarrizketa nabarmendu nahi dugu, Soziolinguistika klusterreko zuzendari Imanol Larrearekin egindako solasaldia. Emakume Zientzialarien argitan udazkeneko zikloaren barruan, azaroaren 5ean egingo da bigarren solasaldia Olatz Ortega biologoarekin. Azaroaren 7an berriz, Informatikari Euskaldunen XIII. bilkura egingo da Adimen Artifizial sortzailea ardatz hartuta. Eta AA aipatu dugunez, BAIC zentroak aurkeztu berri duen Adimen Artifizialak Euskadin duen egoeraren diagnostikoa ere ekarri nahi izan dugu gurera. Amaitzeko gure hiztegiko kontzeptu berri bat: LAGAPEN.

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XIII.edizioak Adimen Artifizial Sortzailea izango du ardatz nagusi. Datorren ostegunean, azaroaren 7an egingo da Donostiako Carlos Santamaria zentroan Informatikari Euskaldunen Bilkura. 13. edizioa izango da aurtengoa eta azkenengoan bezala Adimen Artifiziala izango du ardatz nagusi. Baina AA sortzailean jarriko du batez ere azpimarra, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko da, baita datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere. Informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian.
Datorren asteartean egingo da Emakume Zientzialarien argitan aurtengo zikloaren bigarren hitzaldia Olatz Ortega Vidalesekin. Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. 2024ko udazkenerako hiru solasaldi antolatu dituzte; irailean egin zen lehena eta azaroan dator bigarrena. Olatz Ortega Vidales, biologoaren eskutik. Olatzek biologia ikasi ostean, Suediara joan zen LGTBIQ+ pertsonen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahalduntzearen inguruan lan egitera. Gerora, EHUko Ekotoxikologiako Erasmus Mundus masterra egin zuen. Egun, lanean ari da zientzia demokratikoagoa eta inklusiboa izatea lortzeko. Azaroaren 5ean izango da bere hitzaldia.
Indeus Elkarrizketak – SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA: “Hizkuntza oso garrantzitsua da edozein jarduera ekonomikoren barruan.” Hizkuntza eta gizartea aztertzen dituen bilgunea da Soziolinguistika Klusterra, orain dela 20 urte euskara biziberritzeko sortutako ikergunea. Imanol Larrea, Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria dugu solaskide elkarrizketa honetan. Klusterraren hastapenetik hasi eta abiatu dituzten azken ikerketetaraino iritsi gara solasaldian. ‘Guk ikerketa proiektuak egiten ditugu. Nahi duguna jakin da, alde batetik, zein den euskararen egoera eta beste alde batetik egoera hori nola hobetu dezakegun. Eta gainera guk hor egiten den lan guztiari buruzko informazio hori dena zabaldu egin nahi dugu.’
“Lagapen” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Asmakuntza osoaren titulartasuna edo jabetza lagapen-hartzaile bati eskualdatzea, halako moldez non lagatzaileak (asmakuntza eskualdatzen edo lagatzen duen pertsonak) ezin izango baitu lizentzia berririk eman, ezta gero asmakuntza erabili ere. Kasu horretan, lagapen-hartzaileak asmakuntza erabili ahal izango du aldez aurreko titularrak (lagatzaileak) egiten izan duen era berean (lagatzailea), eta horren gainean prendak ezarri ahal izango ditu, hirugarrenekin lizentzia-kontratuak ezarri ahal izango ditu, asmakuntzan aldaketak egin ahal izango ditu, etab.
Adimen Artifizialak Euskadin duen egoeraren diagnostikoa aurkeztu du BAIC zentroak. Txosten honek Euskal AEko ekosistemaren egungo egoera eta etorkizuneko potentziala ebaluatzen ditu, eta agerian uzten du EAEko erakundeen %12k baino gehiagok erabiltzen dutela jada teknologia hori. Enpleguari dagokionez, 7.500 profesionalek baino gehiagok egiten dute lan AAean Euskadin, eta biztanleria aktiboaren %0,7 osatzen dute. AAaren hartzea: Oraingoz, Euskadiko erakundeen %12,2k AAeko teknologiak erabiltzen dituzte, eta horrek erakusten du oraindik hazkunde-tarte handia dagoela. Eragin ekonomikoa: AAaren soluzioak hornitzen dituzten enpresen fakturazioa 105 milioi eurokoa izan zen.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak