Genero-ikuspegia txertatuz soilik sortu ahal izango dute industriak eta erakunde politikoek benetako erronken ikuspegi integrala eta COVID-19ren osteko ingurunean World Manufacturing Foundation-ek sustatu nahi duen Back To The Future agertokiarentzako beharrezko soluzioak.
Dokumentu honek aztertzen du emakumeek krisiaren aurretik industrian zuten posizioa eta dagoeneko zaurgarria zen egoera horretan pandemiak izandako inpaktu zuzena ebaluatzen du. Halaber, eten ekonomikoetatik ikasbideak ere ateratzen ditu, sektorearentzako oinarrizko aukerak identifikatuz, etorkizun digitalagoa, jasangarriagoa eta inklusiboagoa sortzeko trantsizioan talentua erakartzeko.
Horren emaitza izan da Adituen Taldeak gomendioak egin dituela lider eta arduradun politikoek jarduketak sustatzeko, manufaktura-industrian genero-arrakalak murrizteko “normaltasun berria” sortu ahal izateko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?