Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

Agaleus eta Aludium aluminioaren ke-hautsen balorizazioa ikertzen ari dira, industria kimikorako eta eraikuntzarako karbono-aztarna txikiko materiala lortzeko

KE-AL proiektuaren helburua da Aludium enpresan aluminioa fabrikatzeko prozesuan ateratzen den aluminioaren ke-hautsak modu seguruan balorizatzea ahalbidetuko duten teknologia aurreratuak ikertzea, eta horien tratamendua eta prozesuaren segurtasuna hobetzea.
  • Lortutako produktua karbono-aztarna txikiko materiala izango da, balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabili ahal izango dena
  • Proiektuari esker, hondakin bat baliabide bihurtu ahal izango da, zabortegi batean isurtzea saihestuko da, eta sistema bat ezarriko da prozesuaren segurtasuna eta erreaktibotasun handiko aluminiozko ke-hautsaren tratamendua bermatzeko

Agaleus eta Aludium aluminio-fabrikatzailea elkarlanean ari dira ikerketa industrialeko proiektu batean, teknologia digital eta adimendunak garatuz aluminioaren ke-hautsak balorizatzeko eta horien prozesuak hobetzeko. Ikerketari esker, Aludiumen aluminioa ekoizteko prozesuan ateratzen diren aluminioaren ke-hautsak modu seguruan balorizatu ahal izango dira, horien tratamendua eta prozesuaren segurtasuna hobetu ahal izango dira, eta balio handiko eta karbono-aztarna txikiko bigarren mailako material bat lortu ahal izango da eraikuntzarako eta industria kimikoaren sektorerako. Proiektua, KE-AL izenekoa, datozen 3 urteetan egikarituko da eta Agaleus da proiektuaren buru. Urtero karbono-aztarna txikiko 1.000 tonatik gora produktu lortzea da proiektuaren helburua.

Agaleusek eta Aludiumek 8 urte daramatzate elkarrekin lanean hondakin hori kudeatzeko. Lankidetza horren ondorioz, aluminioa fabrikatzeko prozesuaren karbono-aztarna murrizteko aukera identifikatu da proiektu hori martxan jarrita. KE-AL proiektuak enpresen arteko lankidetzarako bide berri bat ireki du tratamendu-prozesu berrien berrikuntzaren eta garapenaren esparruan.

Aludiumek aluminioaren produkzio-prozesuan urtean aluminiozko ke-hautsaren 1.100 eta 1.200 tona artean sortzen ditu. Proiektu honetan lortu nahi den hondakin tonako balorizazio-ratioa % 100 ingurukoa denez, ekimen honen irismena garrantzitsua izan daiteke lortutako produktuari dagokionez.

Negozio-eredu zirkular berriak 

Euskadiko industriak aurrera egin behar du ekonomia zirkularrean, hondakinen sorrera minimizatuz eta berreskuratutako baliabide gehiago erabiliz. Horretarako, zirkulartasunean oinarritutako negozio-eredu berriak inplementatu behar dira, baliabide mineralak lehiakortasunez gutxiago ustiatzea, hondakinei bigarren bizitza ematea eta prozesuen karbono-aztarna murriztea ahalbidetuko dutenak. KE-AL proiektua bat dator helburu horiekin, eta 2030erako ZTBP planari eta Euskadiko eta Europako ingurumen-helburuei laguntzea du helburu.

Ke-hautsek aluminio-eduki handia dute, eta, horregatik, horien manipulazioak eta tratamenduak erreaktibotasun handia izan dezakete aluminioaren izaeraren arabera. Erreaktibotasun hori izango da, hain zuzen ere, proiektuak aztertuko duen alderdietako bat, eta horrekin batera, prozesuko etapa guztien segurtasuna bermatuko duen sistema bat ikertuko du. Horri esker, teknologia berritzaile berriak identifikatu ahal izango dira, produktuaren garraio-, biltegiratze-, tratamendu- eta bidalketa-etapak eta trazabilitatea bermeekin betetzea ahalbidetuko dutenak.

Azken emaitza karbono-aztarna txikiko produktu bat izango da, industria kimikoan erabiliko dena edo eraikuntza-materialetan gehigarri gisa gehituko dena. Lortutako produktuak ezaugarri interesgarriak izango ditu aluminio-edukia dela-eta, eta balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabiliko da, hala nola porositate handiko produktuetarako. Horrez gain, hondakina zabortegira isurtzea saihestuko da, eta prozesuaren segurtasuna bermatuko duen sistema berri bat ezarriko da.

KE-AL industria-ikerketako proiektu lehiakorra da, Hazitek 2024 Programak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresen I+Gri laguntzeko programak) finantzatua. Agaleus Tratamendua, Aludium eta Tecnalia Fundazioak osatzen dute proiektuaren partzuergoa.

 

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak