Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 13 Azaroa, 2021 Berrikuntza Industria adimenduna Women in industry

Women in manufacturing – White paper

World Manufacturing Foundation fundazioak industria lehiakorrei, erakundeei eta eraldaketa sozialeko eta enpresen eraldaketako erakunde liderrei zuzendutako dokumentu hori eta beste batzuk dibulgatu ditu. Erakundeak jarduketak proposatu eta gomendatzen ditu, historikoki gizonak nagusi izan diren arloan emakumeen talentua sartzeko, atxikitzeko eta sustatzeko.

Euskadik bere ezagutza eta esperientzia eskaini dio berriro ere Industriari: Cristina Oyón SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariaren gidaritzapean, “Women in manufacturing” manufakturako, nazioarteko erakundeetako eta lau kontinentetako ikerketa-zentroetako hogei bat aditu elkartu dira hainbat hilabetez, eta haien azterketek, analisiek eta eztabaidek ondorio interesgarri eta praktikoak utzi dituzte, mundu osoko enpresetan aplikatu ahal izateko “Back to the Future: Manufacturing Beyond COVID 19” txostenari esker. Liburu zuri horrek Covidaren aurretik eta ondoren egindako gogoeta-prozesua laburbildu eta partekatzen du.

Nazioarteko adituen taldeak egindako ikerketa eta gogoeta-lana dibulgatzen hasi ziren 2020an Lago di Common, Italian, egin zen ‘World Manufacturing Forum’ ekitaldian, eta 2021ean zehar aberasten joan da. Emaitza horiek ‘kristalezko sabaia’ delakoa gainditzeko atea zabaltzen dute eta emakumeak zuzendaritzako zereginetara eta erabakiak hartzeko postuetara sartzea sustatzen dute. Etorkizun hurbil digitalagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa, adimendunagoa eta efizienteagoa elkarrekin eraiki ahal izateko aukera zoragarria da.

Liburu Zurian jasotako gomendioek jarduketa onen dekalogoa eratzen dute genero-arrakala desagerrarazteko, eta industriak, ikerketa-zentroek, ingurune akademikoak, nazioarteko erakunde eta organismoek eta manufaktura-industriak genero-berdintasunaren aldeko politikak izan ditzaten eragin eta sustatu dezaketen gizarte zibileko erakundeek ezarri ahal izateko, industria jasangarrian, digitalean eta zerbitzuetan.

“Joko-arauak aldatzeko 8 ekintza” (game chainging actions) eta emakumeek arlo horretan egiten duten ekarpena hein handiagoan eta hobean ikusarazteko beharra. Emakumeen parte-hartze aktiboa behar duten Manufaktura Industriako jasangarritasunean oinarritutako eredu eta zerbitzu berriak. Horretarako, beharrezkoa da:

  • Emakumeen presentzia sustatzea STEM ikasketetan, arrakala digitala gainditzea eta dagokion genero-ikuspegia, berdintasuna eta parekidetasuna duen antolaketa-kultura eraikitzea.
  • Industrian emakumeek aurrera egiteko baldintzarik egokienak ezartzea, oztopoak kentzea, malgutasuna eta kontziliazioa sustatzea eta zuzendaritza-organoetan eta -espazioetan posizioa ahalbidetzea.

Zalantzarik gabe, aurrean dugun BEREHALAKO erronka handia da eta zorionez, sormenari, berrikuntzari eta efizientziari esker, taldeen errendimendua nabarmen hobetuko du, produktibitate eta efizientzia handiagoa lortuz. JASANGARRITASUNA ETA LEHIAKORTASUNA.

 

White paper 2021

Lotutako albisteak

30 urria, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2023 Berrikuntza
Genero-berdintasuna da susperraldi ekonomikorako eta lehiakortasunerako bermea
Irakurri gehiago
energibasque energías limpias 2 otsaila, 2022 Berrikuntza
Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
Irakurri gehiago
21 urria, 2021 Berrikuntza
Orain badakigu zer behar duten langileek gehiago inplikatzeko” Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako general manager-a
Irakurri gehiago
7 urria, 2021 Berrikuntza
“Hazinnovak epe luzera pentsatzen lagundu digu”, Sainz e Hijos Logística
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak