Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion. Horretarako, enpresa plan estrategiko batekin ari da lanean, non funtsezko ildoetako bat produktuen dibertsifikazioa eta fabrikazio-teknika berrien erabilera den, hala nola hidrosolidifokazioa.
Sektore eta prozesu berrien bilaketan, Talleres Asca enpresak aluminiozko piezak galdatzeko hidrosolidifikazio bidezko hozteak eskaintzen dituen aukerak aztertzea erabaki du. Teknika honen bidez, horma oso finak dituzten piezak garatzen saiatu dira, aeronautikaren sektorean asko erabiltzen direnak eta piezaren barne-kalitateari eta porositateei dagokienez oso ezaugarri zehatzak behar dituztenak. Proiektu honi esker, enpresak egiaztatu ahal izan du hidrosolidifikazio bidez lortutako piezen porositatea hozte naturalaren bidez fabrikatutakoena baino ehun aldiz txikiagoa dela.
Piezen galdaketa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?