Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean

BasqueTrade-k bultzatutako programak azkenaurreko jardunaldia antolatuko du azaroaren 20an Bilboko Merkataritza Ganberan
B-WomenIN

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuliko da Bilbon antolatuko den bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimenaren helburu nagusia emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea da.

“Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopak hautsi eta proiektuak eremu globalera eraman dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak aurkeztuko dira. Oraingo honetan, Marta Prado Larburu, INCOTRANS eta DS4T-ko sortzailekidea eta CEOa, Marta Cantabrana 3C Metrology-ko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak eta Matxalen Uriarte UNIVERSAL OMICSeko sortzaile eta CEOak hartuko dute parte ekimenean, merkatu globaletan aukerak identifikatzeko, beren sektoreetan berritzeko eta proiektuak gidatzeko moduari buruzko ezagutzak partekatuz.

Ekintzailetzaren bidean dauden erronkak eta ikaskuntzak aztertzeaz gain, jardunaldiak funtsezko trebetasunak garatzearen garrantzia azpimarratuko du, hala nola erresilientzia, egokitzapena eta aldaketa kudeatzeko gaitasuna. Ikuspegi horrekin, enpresa-proiektuen sorreran eta lidergoan emakumeek duten eragina ikusarazteaz gain, beste emakume batzuk munduko edozein sektore eta eskualdetan lidergo-rolak hartzera bultzatu nahi ditu programak.

Bosgarren saio hau B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” zikloaren aurreko lau saioei gehitu zaie. Horietan, nazioarteko karrera bat eraikitzeko erronkak eta aukerak, zeharkako konpetentzien garapena eta nazioarteko testuinguruetan negozioak egiteko modu ezberdinak jorratu dira, besteak beste.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta honako esteka honen bitartez egin daitezke:

https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/5o-saioa-b-womenin-global-nazioarteko-ikuspegia-duten-proiektu-berrien-emakumezkoen-bultzada/

 

Lotutako albisteak

Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
MEDICA PANEL 14 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Ibone Bengoetxea lehendakariordearen ustez, deskarbonizazioa garatzeko “ezinbestekoa” da berrikuntza
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak