Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 Azaroa, 2024 Euskara industrian Berrikuntza soziala Indeusberri spri komunikazioa

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du

Kongresua Kursaal Kongresu Jauregian izango da azaroaren 26an eta 27an.

Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua LANGUNEk, Euskal Herriko hizkuntza industrien elkarteak, Union of European Nationalities (FUEN) erakundearekin batera antolatu du. Bertan bilduko dira Europa osoko 30 hizlaritik gora, tartean Euskal Herrikoak; eta besteak beste, 15 hizkuntza gutxituren egoera eta errealitatea ezagutzeko aukera egongo da.

“Hizkuntza gutxituen biziraupenak eta garapenak hizkuntzarekin zerikusia duen industria indartsua sortzen laguntzen du, aberastasun kulturala sortzeaz gain, lurraldea ekonomikoki ere indartzen duena”

Kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du. Era berean, hizkuntza gutxituentzat teknologia berrietan eta ingurune digitalean presentzia izateak duen garrantzia azpimarratu nahi du, arreta jarriz ahalegin horrek era berean, suposatzen duen erronkan eta aukeran.

Izan ere, azken urteetako adimen artifizialaren eztandak, ingelesaren hegemonia areagotu du arlo digitalean eta beste hizkuntza batzuk, bereziki gutxituek ahalegin bikoitza egin behar dute  eremu horretan euren presentzia bermatzeko. Beraz, garrantzitsua da hizkuntza-aniztasuna ingurune digitalean eta teknologikoan ere kudeatzea.

Euskal Herrian, eleaniztasuna kudeatu beharraren eraginez, hizkuntzen industria indartu dugu, agerian utziz eleaniztasun horrek lurraldeko ekonomiari egiten dion ekarpena.

‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak euskara teknologia berrietan atzean gera ez dadin, egiten ari garen ahalegina erakutsiko du eta Europako beste hizkuntza gutxituek, zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egongo da. Era berean, hizkuntza desberdinek euren herrialdeetako ekonomiei zer nolako ekarpena egiten dieten ezagutu ahalko da, baita Europar Batasunak hizkuntzen garapenari buruz duen iritzia ezagutzeko ere.

Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez: https://hizkuntzenirabazia.eus

Lotutako albisteak

15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
31 urria, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
25 urria, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 urria, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak