Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna Energia

Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean

Energia Klusterrak, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore eoliko flotatzaileko enpresen ordezkari gisa, "Euskadin energia eoliko flotatzaileak 2040. urtean izango duen inpaktu ekonomikoaren azterlanaren" emaitzak aurkeztu ditu Itsas Energia Eolikoaren Kongresuan, itsas energia eolikoaren ekitaldi nazional nagusian, Enpresa Eolikoen Elkarteak Cadizen antolatuta.
  • Energia Klusterrak eta sektore eolikoko euskal enpresek Bmasi aholkularitza-enpresaren laguntzarekin egindako azterketaren arabera, energia eoliko flotatzaileak 6.783 enplegu sortzea eta fakturazioa handitzea espero da, 2040an 1.424 milioi €-ra iritsi arte.

Joan den azaroaren 8an, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrak egin duen azterlana aurkezteko aukera izan zuen. Sektore eolikoko 18 euskal erakunderekin lankidetzan eta Bmasi aholkularitza-enpresaren laguntzarekin egin du azterlana, eta, bertan, 2040an euskal ekonomiarentzat maila globalean energia eoliko flotatzailearen garapenak izango duen eragina aztertzen da.

Energia eoliko flotatzailearen segmentua oraindik fase prekomertzialean dago, baina datozen urteetan hazteko itxaropen handiak ditu, 2040an 8,1 GW instalatzeko aurreikuspenarekin (2024an 250 MW bakarrik daude instalatuta).

Bestalde, teknologia horren kostuak handiak dira itsas hondoan finkatutako offshore energia eolikoarekin alderatuta. Kostu horiek eskala handiko parke komertzialak instalatzen hasten direnean murriztea espero da, 2030etik aurrera.

Euskadik 30 urte baino gehiago daramatza sektore eolikoa garatzen, eta horrek sektore horrentzat lan egiten duten 150 enpresako ekosistema industrial bat sortu du. Beren gaitasun teknologikoek eta balio erantsi handiagoko segmentu batean kokatzeko duten interesak eraman dituzte enpresa horietako asko energia eoliko flotatzailearen garapenak planteatzen dituen erronka zorrotzei heltzera. Gaur egun, 50 euskal enpresak baino gehiagok osatzen dute Energia Klusterrak koordinatutako Energia Eoliko Flotatzailearen Lantaldea.

Horregatik, Energia Klusterrak eta enpresek azterlan bat egitea erabaki zuten, sektore horren garapenak Euskadiko enpresetan eta ekonomian izango duen eragina neurtzeko. Emaitzen arabera, 2040. urtean, sektoreak 6.783 enplegu zuzen eta 1.424 milioi euro sor ditzake.

Azterlanaren arabera, hazkunde nagusia, bai enpleguari dagokionez, bai fakturazioari dagokionez, ingeniaritza-enpresen segmentuetan, aerosorgailuaren osagaien fabrikatzaileetan, egitura flotatzaileetan, ainguratze-sistemetan eta instalazio-, eragiketa- eta mantentze-zerbitzuen enpresa hornitzaileetan gertatuko da.

Azterlan horren emaitzak hirugarren Itsas Energia Eolikoaren Kongresuan aurkeztu ziren lehen aldiz. Espainiako Enpresa Eolikoen Elkarteak antolatu zuen Kongresua, Cadizen, eta sektore eoliko flotatzaileko 400 aditu baino gehiago izan ziren bertan.

Dokumentu osoa laster argitaratuko da Energia Klusterraren webgunean.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Artechek eta Bilboko Portuak bat egin dute Basque Ecodesign Centerrekin Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko
Irakurri gehiago
12 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cocoon Bioscience, proteina birkonbinatzaileen ekoizpenean aditua
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EDE Ingenieros, hiru hamarkada energia aurreztuz eta eraginkortasun energetikoa lortuz bere DNAn
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak