Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna Zutaz mintzo (gara)

Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari

Bizkaiko esne-enpresak, Leartiker zentro teknologikoarekin batera, esnetik eratorritako edari probiotikoa egin du. Hori hesteetako flora elikatzen duen aukera osasungarria da.

Vascolac esne-enpresa bat da, behi eta ardi latx esnearekin hainbat produktu egiten dituena, bere soroetatik zuzenean bildutakoa. Duela gutxi, enpresek berrerabiltzearen eta birziklatzearen aldeko apustua egiten duten testuinguru batean, Bizkaiko enpresak, Leartiker zentro teknologikoarekin batera, gatzura alferrik ez galtzeko proiektu bat burutu du. 

Gazta egiteko prozesuan esnea koagulatu ondoren ateratzen den frakzio likidoari gatzura deritzo. Vascolacek bere instalazioetan tratatu behar du likido hori, ibilgu publikora isuri ahal izateko eta, ondoren, araztegiak garbitzeko. Gatzura aprobetxatzeko asmoz, esne-edari hartzitua egin du Leartikerrekin lankidetzan. “Probiotikoa denez, gure flora elikatzen duen alternatiba likido osasungarria da”, azaldu du Javier Olmos Vascolaceko kontseilari delegatuak. Produktu hori dagoeneko merkaturatu da Eroski edo Carrefour bezalako supermerkatuetan, bestalde, egoitzetan banatu da. 

Vascolac 1975ean sortu zen, Bilbon, esnekien banatzaile gisa. Enpresaren hazkundea zela eta, esnetik eratorritako produktuak egiteari ekin zion. Apurka, hazten joan zen bai ekoizpenean bai fakturazioan, eta 2000. urtean egungo instalazioetara lekualdatu zen: 9.000 metro karratu baino gehiagoko planta bat Zamudion. Urte batzuk geroago, inbertsio handiak egin zituen instalazioetan produktu sorta berriak sartzeko. Handiena 2018koa izan zen, 1,2 milioi euro bideratu baitzituen edangarrien lerro bat sartzera eta gaztagintzaren atala modernizatzera. “Hori mugarri garrantzitsua izan zen etapa berri honetarako, bi urte lehenago hasi baitzen administrazio-kontseilu berria eratzen”, azpimarratu du Javier Olmosek. Urteetan zehar, gora egin du erreferentzietan eta fakturazioan, eta ekoizpen-unitate berriak erosi eta batu ditu Vascolac Taldean sartzeko, adibidez, Berta eta Doncel markak, 2019an anexionatuak. 

Bere produktu-gamari dagokionez: hainbat gazta mota ditu, hala nola Idiazabal, Gailla eta Berta gazta freskoa, edo Eusko Label; edangarriak, hala nola kefirra, esne kontzentratua edo gatzura edari probiotikoak; eta postreak, Doncel markaren pean merkaturatuak, hala nola gatzatuak, arroza edo frutadun ardi-jogurtak. 

Bere merkatua Euskal Autonomia Erkidegoan zentratzen da nagusiki, baina Estatuko hainbat lekutan ditu bezeroak. Era berean, “urte batzuk daramatzagu Idiazabal gazta Europar Batasuneko eta Asiako herrialde batzuetara esportatzen, adibidez, Dubaira”, adierazi du kontseilari delegatuak. 

Vascolacek hazten jarraitu nahi du enplegua sortzeko eta bere merkatuak zabaltzeko. Era berean, erreferentzia berriak sartzeko helburua du esne-alternatiba berriak hartuko dituen produktuen portfolioa lortzeko. Orain, “gure Eusko Label gazta sorta zabaltzen ari gara, bai barietatean bai formatuetan, linealetarako edari produktu berriak kaleratzeaz gain”, ondorioztatu du Javier Olmosek. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Artechek eta Bilboko Portuak bat egin dute Basque Ecodesign Centerrekin Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak