Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala Adimen artifizial aplikatua programa Zutaz mintzo (gara)

Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa

Konpainiak laguntza bat jaso du proiektuari ekiteko, SPRI Taldeak abian duen adimen artifizialeko programaren barruan
Harkaitz Ibarra, Elgar Works gerentea, eta bere ekipoko pertsona bi.

Elgar Works Arabako Legutio herrian dagoen enpresa bat da, eta, langileek automobilgintzako piezak eskuz egiaztatu beharrean, modu automatizatuan egiaztatzen dituen proiektu berri bat sortu du. Modeloa prototipoa eraikitzeko fasean dago jada. SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du enpresak. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresen artean AAn oinarritutako proiektuak babestea.

Enpresa 2017an sortu zen, automobilgintzako piezak egiaztatzeko alorrean jarduteko asmoz. Zehazki, Elgar Works eratzeko ideia jatorriko konpainiako arduradunei bururatu zitzaien. Izan ere, jatorriko konpainia Transportes Ibarra da (Ibarra Logistika), Eibarren berrogeita hamarreko hamarkadan sorturiko familia-enpresa bat. Hirugarren belaunaldia lanean dabil dagoeneko, eta industriaren alorreko logistikan eta horniduran dihardute.

“Elgar Works automobilgintzako piezak berrikusi edo egiaztatzeko zerbitzuei begira eratu zen, bai eta pieza horiek paketatu, etiketatu eta berreskuratzeko zerbitzuei begira ere. Egiaztapen automatizaturik ez zegoela eta piezak eskuz berrikusten zirela ohartu ginen, aurreko mendean bezala ia-ia. Geuretzako eta beste batzuei laguntzeko aukera bat zela ikusi genuen” azaldu du Harkaitz Ibarrak, Elgar Workseko gerenteak.

Legutio eta Iruñeko instalazioetan, 40.000 pieza inguru berrikusten dituzte egunero, “begi hutsez, horrek dakartzan giza erroreak kontuan hartuta”. Horregatik, irtenbide automatizatu bat bilatzen hasi ziren. “Azoketara joan ginen, sektoreko enpresekin bildu ginen —adibidez, Bitmakersekin—… Baina ez ziguten irtenbiderik eman”.

Orduan, adimen artifiziala aplikatzeko aukera bururatu zitzaien, eta “Pixelabs enpresarekin harremanetan jarri ginen 2021ean. Metalezko piezetan akatsak detektatzeko irtenbide bat lantzen hasi ginen. Kudeaketarako softwarea garatu genuen, Chek, eta egiaztapen-algoritmo bat”.

I-verify plataforma

Proiektuak “emaitza optimoak izan ditu denborari eta erantzunari dagokienez”, eta I-verify deritzon plataforma batean probatu da jada. “Orain industria-ingurunerako prototipoa eraikitzen ari gara”.

Gaur egun, Elgar Worksen bezeroetako bat Cie Automotive enpresa da. “I-verify Ibarra Logistikan aplikatuko dugu lehenbizi, eta merkatuko beste enpresa batzuetan gero. Prototipoa baliozkotzen gabiltza orain, eta hil bukaeran amaituko dugu. Makina udaran egongo da martxan”.

Proiektu berritzaile horren bitartez, dozenaka mila langilek piezak begi hutsez berrikusteko arazoak konpon daitezke. “Gurean, 17 langile aritzen dira begi hutsez berrikusten”.

Elgar Worksen 23 langile daude, Legutioko eta Iruñeko instalazioetakoak baturik. Aurten, fakturazioa milioi bat eurora iritsiko da, eta I+G-a “ezinbestekoa zaigu. Gure baliabide guztiak horretara bideratzen ditugu”.

SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren laguntzak berrikuspen automatizatuko proiektu hori izan du xede, bere fase guztietan. “SPRIk emandako laguntza eskertu nahi dugu”.

Merkatura atera eta produktua euskal industriari eskaintzea dira erronkak, lehiakortasunaren mesedetan. “Elgarrek berrikuspen-enpresa bat izateari utzi behar dio, eta berrikuspen-zerbitzu bihurtu. Begi hutsezko berrikuspenean, adimen artifiziala hainbat sektoretan erabiltzen da; esate baterako, farmazia-industrian eta elikagaigintzan. Automobilgintzako piezetan ez dago behar bezala garatuta, ordea”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte hartu dezakezu.

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Entrada a la empresa Suministros Mugarra, en Abadiño. 5 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak