Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2024 Berrikuntza Women in industry Zutaz mintzo (gara)

Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko

Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Sidenor, enpresa liderra da altzairu luze bereziaren ekoizpenean, eta estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko. SPRI taldeak 2023an egindako Emakumeen inpaktua industria-lehiakortasunean azterketan parte hartu zuten ia 500 enpresetako bat da, eta emaitza onenetakoak izan zituen berdintasun zein lehiakortasun-adierazlean.

Enpresako sail gehienak orekatuta daude generoaren arloan. Era positiboan nabarmentzen da bereziki I+G, IKT edo Merkataritza moduko izaera teknikoko sailetako genero-oreka, azterketan parte hartu zuten enpresen % 13, % 7 eta % 15ean, hurrenez hurren, ikusten baita egoera hori

Konpainiak 1.800 langile inguru ditu. Balio-kate osoan, prozesuetan eta operazioetan jasangarritasuna bihurtu da konpainiaren apustu estrategikoetako bat.

Industria siderurgikoa tradizionalki sektore oso maskulinizatua izan dela jakitun, estrategia bat sustatu du emakumearen presentzia handitzeko enpresaren balio-kate osoan, tailerrean bereziki, hori baita haien erronkarik handienetakoa. Berdintasuna helburu estrategikoa da konpainiarentzat: Nazio Batuen Mundu Itunaren sinatzaile dira, eta genero-berdintasunarekiko eta diskriminazio ezarekiko konpromisoa eta konbikzioa adierazten duen Kode Etikoa dute. Hauek dira langileen artean emakumeen presentzia handitzeko ekimen nagusiak: “High Potentials”, batetik. Haren bidez, ardura hartzeko gaitasuna duten pertsonen talentua eta balio-aniztasuna indartu nahi dute. Bestetik, “Avanza plana” dago; ekintza-plan pertsonalizatuetara zuzendua eta langileekin adostua barne-promozioa sustatzeko. Azkenik, “Bideratu” programa daukate, eta haren bidez, ekoizpen-langileei zuzendutako bideratzaile-rola bultzatu nahi dute erabakiak hartzeko eta kudeaketarako konpetentziak sendotzeko.

Bestalde, INSPIRA STEAM moduko ekimenetan parte hartu du  DEUSTUKO unibertsitatearekin batera. Azken hori emakumeen artean bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzen saiatzen da; prestakuntza dualaren aldeko hautuak etorkizuneko langileen, bereziki emakumeen, harrobia sortzeko aukera ematen die, edota INDUSTRIA ERRONKA dute industria siderurgikoa ikastetxeetara gerturatzeko “behetik, oinarritik sartzeko aukera izan dezaten, eta lan-aukera moduan ikus dezaten. Industria Euskadiko BPGaren bitxietako bat da, eta mantendu egin behar da jasangarritasuna bermatuz eta emakumeen presentzia handiagoa sustatuz”, baieztatzen du Sara Jainagak, Jasangarritasuneko zuzendariak.

Ezinbestekoa deritzote administrazioaren eskutik lan egiten jarraitzeari. Horregatik, bereziki estimatzen dute SPRIk sustatutako Emakumeen inpaktua industria-lehiakortasunean azterketa, eta enpresei talentu femeninoa erakartzen laguntzearen garrantzia azpimarratzen dute, baita emakumeei jarduera teknikoak gerturatzen jarraitzearena, industriaren sektorean emakume erreferenteen adibideak erakustearena eta industriari buruzko tabuak gainditzearena ere: “itsusia, astuna eta gizonentzako egina. 4.0 industriak aukera ematen du lan asko ordenagailu batetik egiteko. Teknologia, digitalizazioa eta automatizazioa balio erantsi altuko lanpostu oso kualifikatuei aukerak ematen ari dira, eta frogatzen ari dira industriak gero eta zerikusi gutxiago duela lanjantzi gris eta koipez betearekin”, adierazi du Jainagak.

Sidenor moduko enpresetan zaila da telelana bultzatzea, langileen % 80k ekoizpen-lantegian egiten baitu lan. Hori dela eta, lankidetzaren eta komunikazio zuzenaren kultura sustatzea erabaki dute. Uste dute aurrez aurrekoak komunikazioa errazten duela, baita arazoen konponbide hobeak eta talde-kohesio handiagoa ere. Malgutasuna eta langileen asebetetzea hobetzen dituzten kontziliazio-politiken garrantzia azpimarratzen dute: “ordutegi-malgutasunari eta zaintza-baimenei dagokien guztia asko estimatzen da seme-alaba txikiak dituzten langileen aldetik. Azkenean, lan-inguruneko pertsonen ongizatea eta asebetetzea handitzen dute, eta horrek haien lana hobeto gauzatzea eta lehiakorragoak izatea eragiten du, konprometituago daudelako enpresarekin”, adierazi du Jainagak.

Sidenorren helburua konpainiako esparru guztiak generoarekiko eta emakumeek haietan parte-hartzearekiko konpromiso horretan sartzea da. Horrela jaso zuten 2017an hasitako (legeak beharrezkotzat ezarri aurretik) eta 2018an onartutako Berdintasun Planean. Ikuspegi horrekin onartu dute haien bigarren Berdintasun Plana, eta 2028ra arte egongo da indarrean. “Uste osoa dugu aukera berdintasunean. Sidenorrek ez du etsiko, behar bat dugu gizarte moduan orokorrean, eta elkar babestu behar dugu industria gero eta erakargarriagoa izan dadin emakumeentzat”, dio Sara Jainagak.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak