Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Azaroa, 2024 Finantziazioa

Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko

Mekanismo hori aitzindaria da Europan, ETEetan I+G+b proiektuak finantzatzeko, hobari fiskalak jasoko dituzten partikularren aurrezkien bidez.
Bizkaiko Foru Aldundiak bigarren Berrikuntza Funtsa abiarazi du, Solventis eta Elkargi finantza-erakundeekin lankidetzan; gainera, banku hauen partaidetza ere izango dute: Banco Sabadell, Banco Santander, BBVA, CaixaBank, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxa. Tresna horrek baldintza onuragarriak eskaintzen dizkie lurraldeko ETEei I+G+b proiektuak finantzatzeko, eta pertsona partikularrei aukera ematen die Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) egiten duten ekarpenaren % 15 kentzeko.
Aurreztaileek 5 urteko epe finkorako 2.500 edo 5.000 euroko ekarpenak egin ahal izango dituzte urtero. Interesak, ekarpen horien % 15, gordailutu eta hurrengo urteko errenta-aitorpenean ordainduko dira, 750 euroko gehieneko mugarekin, eta PFEZean kenduko dira. Gordailuak banku-erakunde parte-hartzaileen bitartez egin beharko dira, eta horrek kapital-fluxua sortuko du, Bizkaiko ETEetan berrikuntzak egiteko maileguetara bideratuko dena.
Bizkaiko Foru Aldundiaren bultzadarekin, 2/2018 Foru Araua betez, Solventisek kudeatuta eta finantza-erakundeen bitartekaritzarekin (Banco Sabadell, Banco Santander, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxa), funtsaren helburua balio sozialeko inbertsio-aukera bat nahi duten partikularren aurrezkia lortzea da, eta aldi berean euren kapitalaren babesa eta itzulkin segurua bermatzea. Horrela, Bizkaiak bere zerga-ahalmena erabiltzen du lurraldearen lehiakortasuna indartzeko, eta enpresa txiki eta ertainei finantzaketa-iturri berri bat ematen die beren I+G+b proiektuetarako.
Elkargik erakunde abal-emaile gisa duen partaidetzak eragiketak ziurtatuko ditu, bai eta dirua aurreztaileei itzuliko zaiela bermatuko ere. Era berean, BEAZ foru sozietateak ziurtatuko du Berrikuntza Funtsaren bidez finantzatutako proiektuak lurraldeko enpresa txiki eta ertainen ikerketa eta garapenerako izango direla.

Are anbizio handiagoa: 70 milioi berrikuntzarako

Berrikuntza Funtsari emandako bultzada berri honek asmo handiko helburuak ditu bigarren fasean, zuzkidurari dagokionez: 70 milioi euro mobilizatu nahi ditu, lau urtean, gehienez ere. Horrela, Bizkaiak lehiakortasunean irabaziko du, jarduera ekonomikoarekiko eta kalitatezko enpleguarekiko konpromisoaren esparruan enpresa-berrikuntza sustatuz, banku- eta finantza-agenteen, sozietate abal-emailearen eta partikularren lankidetzari esker.
Funts berriak Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko ETEen hazkundearen eta lehiakortasunaren alde egiten duen apustua sendotu egiten du. Enpresa horiek finantzaketa hori eskuratu ahal izango dute beren proiektu berritzaileetarako eta I+Grako, eta horrek haien lehiakortasuna hobetuko du. Gainera, aurreztaile pribatuak inbertitzaile bihurtuko dira Bizkaiko jarduera ekonomikoan.
Aurrezteko, inbertitzeko eta finantzatzeko tresna horren lehen edizioaren balorazio positiboa egin ondoren, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak honako hau adierazi du: «2018an, Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Epe Luzeko Berrikuntza Funtsen (EELBF) ezaugarri tributarioak ezarri zituen. Administrazio aitzindaria gara tresna horren ezaugarriak eta zerga-tratamendua definitzen. Tresna horren helburua da enpresa-sarearen berrikuntza sustatzea eta herritarrek enpresa txiki eta ertainen berrikuntza-proiektuen finantzaketan parte har dezaten sustatzea.”
“Berrikuntza Funtsa aurreko funts homonimoaren bigarren belaunaldia da. Proiektu aitzindaria da berrikuntza teknologikoaren finantzaketan, Europako araugintzako tresna gisa, eta lurraldean familien aurrezkia enpresen finantza-beharrekin lotzea lortzen du”, azpimarratu du Ramiro Martínez-Pardok, Solventis SGIIC enpresako presidenteak, banku-erakundeetako ordezkarien aurrean.
Zenón Vázquezek, Elkargiko zuzendari nagusiak, bestalde, honako hau azpimarratu du: “… finantzaketa alternatiborako bide berritzaile bat aurkezten dugu gaur, enpresei beren iturriak dibertsifikatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko aukera emango diena, ingurune global eta aldakor honetan. Finantza-alderdia estrategikoa da enpresa-hazkunderako, eta helburu horrekin abiarazi genuen funts hori enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza teknologikoa bultzatzeko “.

Lankidetza publiko-pribatua eta fiskalitatea pertsonen zerbitzura

2018an sortu zenetik, Berrikuntza Funtsak 50 milioi euro baino gehiago mobilizatzea lortu du bost urte pasatxoan, eta Bizkaiko 168 ETEri eman die onura, 53 milioi euroko finantzaketaren bidez gauzatu ahal izan baitituzte beren proiektu berritzaileak. Berrikuntza Funtsa lurraldearen enpresa-garapenaren aldeko apustu argia da, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibide paradigmatiko bat, Bizkaian proiektu berritzaileak finantzatzeko finantza-tresnen alde eta pertsonen zerbitzura dagoen tresna gisa zerga-sistemaren alde egiten duena.
Bigarren Berrikuntza Funtsa aurkezteko lan-bileran izan dira Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia; Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatua; Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantzen foru-diputatua; Estíbaliz Arenzana, Invest in Bizkaia erakundeko arduraduna; Marta Ríos, Banco Sabadelleko lurralde-zuzendari komertziala; Gabriel López, Banco Sabadelleko Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzako Enpresen Segmentuaren zuzendaria; Carlos Prieto Luís, Banco Santanderreko lurralde-zuzendaria; Miguel López Valverde, Banco Santanderreko Euskadiko Banka Instituzionalekoa; Elisa Dorronsoro, BBVAko Iparraldeko Lurralde Banka Pribatuaren zuzendaria; Juan Pedro Badiola, CaixaBankeko lurralde-zuzendaria; Iñaki Gondra, CaixaBankeko Banka Pribatuko Iparraldeko lurralde-zuzendari komertziala; Zenón Vázquez, Elkargiko zuzendari nagusia; Luis M. Tena, Elkargiko lurralde-zuzendaria; Eduardo Ruiz de Gordejuela, Kutxabankeko kontseilari eskuordea; Aitor Aranburu, Kutxabankeko Txikizkako Bankaren zuzendari nagusia; Ibon Ugoiti, Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendaria; Mónica Zuazaga, Rural Kutxako lurralde-zuzendaria; Ioritz Orrantia, Rural Kutxako Bizkaiko Banka Pribatuaren arduraduna; Ramiro Martinez-Pardo, Solventiseko zuzendaria, eta Juan Carlos Canudo, Solventiseko zuzendari nagusia.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak