Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 Azaroa, 2024 Berrikuntza Zutaz mintzo (gara)

Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”

Gipuzkoako enpresak 70 hizkuntza baino gehiagotarako interpreteak eskaintzen ditu, ospitale, ikastetxe eta hoteletan lan eginez, besteak beste.
Diego Ramírez, Dualiako CEO

Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen ditu. Bere sistemaren bidez, edozein bezerok segundo gutxitan interprete bat lor dezake, aurrez aurre hitz egiteko edo telefono-dei bat egiteko, edo urrutiko pertsona batekin hitz egiteko. “21 urte eman ditugu interprete zerbitzua demokratizatzen. Izan ere, oso garestia zen eragiten ziren gastuengatik, hala nola dietak, ostatua edo bidaiak”, nabarmendu du Diego Ramirez Dualiako CEOak. Gaur egun, 70 hizkuntza baino gehiagoko zerbitzua eskaintzen du enpresak. 

Lehen urteetan enpresa munduan murgildu zen Dualia, baina ez zen errentagarritasunik lortu, hala ere, enpresa-sektorean presente jarraitzen du konpainiak. Aldaketa handia sektore soziosanitarioa aztertzea izan zen. “Andaluziako hainbat ospitaletan proba oso positiboak egin ondoren, Andaluziako osasun-sare osoan gure sistema ezartzea lortu genuen; hori izan zen gure lehen kontratu handia”, adierazi du Dualiako CEOak. Gaur egun, Espainiako osasungintzaren %85ek integratuta dute zerbitzua, baita beste zerbitzu publiko eta erakunde batzuk ere, hala nola 112 edo 016, Gurutze Gorria, kartzela-sistema edo ikastetxe publiko asko. 

Sektore horietan lan egitean, Dualiak arreta handia jartzen du interpreteak gai korapilatsuak jorratzeko prest egon daitezen, hala nola, arazo mediko larriak edota joera suizidak dituzten pertsonekin hitz egitea. “Gure interprete guztiek prestakuntza jaso dute psikologoekin, hobeto artatu ahal izateko eta era guztietako egoera korapilatsuei aurre egin ahal izateko. Pandemiatik daramagu horrela lanean, non plus hau eskaini behar genuela ikusi genuen. Hitzez hitzeko itzulpena eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen itzulpena eskaintzen dugu”, nabarmendu du Diego Ramirezek. Adibidez, Gurutze Gorriarekin Ukrainako edo Afganistango errefuxiatuekin lan eginez, haien eskaintzari dari edo pastun hizkuntzak gehituz. 

Merkatu berrien bila, Dualia bere sistema farmazietan edo eraikuntza-enpresetan ezartzeko ahaleginetan dago. “Turismoaren sektorean ere lan handia egiten ari gara, hoteletan, landetxeetan, turismo bulegoetan… Udal zerbitzu guztiak hartzen dituen ‘Hiri Poliglota’ izeneko sistema bat garatzen ari gara: udaletxea, polizia, turismo bulegoak, hotelak, jatetxeak… Batez ere, Ronda, Merida edo Alacanteko hainbat herri bezalako hiri turistikoetan”, azaldu du CEOak. 

“Orain, gure etorkizuna nazioartekotzean dago. Gure hazkunde naturala Latinoamerika da. Dagoeneko Kolonbian gabiltza Bogotako Aireportuari zerbitzua ematen, eta ospitaletan, Mexikon, hainbat proiekturekin. Hemen eskaintzen dugun zerbitzu bera eskaintzea da gure asmoa”. Gainera, ez du alde batera uzten herri elkargoen sektorea, autonomia erkidego guztietan ezartzeko helburuarekin. “Hizkuntza zerbait transbertsala da, inguru sozial guztietan beharrezkoa da, eta inguru askotan Dualia presentzia du dagoeneko, eta beste batzutan esparrua lortzeko lanean gaude”. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Azpiegiturak
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 Berrikuntza
Gesklima: “Hazinnovak gure barne baliabideak hobeto optimizatzen eta eraginkortasuna hobetzen lagundu digu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak