Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Azaroa, 2024 Berrikuntza Klusterrak

Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan

Ekosistema adimendunak eta berritzaileak bultzatu nahi ditu Clusters Meet Regionek

Clusters Meet Regionen parte hartu du SPRI Taldeak, Belgikan. Ekosistema adimendunen eta berritzaileen bidez eskualdeen lehiakortasun ekonomikoa sustatzea da ekitaldi horren helburua. Asteazkenean eta ostegunean zehar, Charleroi Métropole eskualdearen garapen-estrategia, haren emaitzak eta Valoniako testuinguruan nola integratuta dagoen aztertzeko aukera izan dute ekitaldira joan direnek. Era berean, industria astunaren eta meatzaritzako sektorearen beherakadak gogor erasandako eskualdearen eraldaketari klusterren sustapenak nola lagundu dion aztertu dute.

Cristina Oyon SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak parte hartu du Europako Batzordeak (DG GROW), Klusterren Lankidetzarako Europako Plataformak eta EURADA Garapen Agentzien Europako Elkarteak antolatutako jardunaldi horietan. Ekainaz geroztik, EURADAko presidenteordea da Oyon.

1992an sortu zen EURADA, Europako eremu politikoaren barruan eskualdeen garapena eta tokiko garapena bultzatuko duten politikak sustatzeko. Helburu hori lortzeko, hainbat jarduera antolatzen ditu. Esaterako, kideen artean praktika berritzaileak partekatzea sustatzen du, bai eskualdeen artekoak, bai nazioartekoak. Jarduera hori oso lerrokatuta dago Klusterren Lankidetzarako Europako Plataformak eta Europako Batzordeko GROW zuzendaritza nagusiak antolatzen duten Clusters Meet Regions egitasmoaren helburuekin.

Cristina Oyonek, bere parte-hartzean, Charleroi Metropoleren egoera Euskal Herriak duela 40 urte baino gehiago zuen egoeraren antzekoa dela esan du. Orduan, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako industria-politika ezartzen hasi zen Eusko Jaurlaritza, eta oraindik ere jarraitzen du estrategia horrek. Era berean, klusterrak sortzearen eta horien parte-hartzearen garrantzia nabarmendu du, eta nazioarteko posizionamenduan, digitalizazioan, garapen teknologikoan, berrikuntzan eta espezializazio adimendunean oinarritutako politika industrial bat ezartzeko mekanismo giltzarriak direla esan du.

EURADAko presidenteordea denetik, elkarte horrek eskaintzen duen lankidetza- eta ikaskuntza-esparrua zabaltzea eta aberastea proposatu du Oyonek, zuzendaritza-batzorde berriko gainerako kideekin batera.

Zehazki, Europako erakundeetara jotzeko apustua egin du, eskualdeko garapen-politikek Europako panoramaren barruan dagokien lekua dutela ziurtatzeko. Europako Batzorde berria eratu den, Kohesio Politikaren erreformari buruzko eztabaidak abian diren eta teknologiari eta berrikuntzari buruzko esparru-programa berrirako (FP10) prestaketak egiten ari diren une honetan, bereziki garrantzitsua da hori.

Bigarren jarduera-eremua eskualdeei zuzenduta dago. Une honetan Europak ahalegin kolektiboa behar du AEBrekiko eta Txinarekiko arrakala ixteko; bereziki, garapen teknologikoari eta berrikuntzari dagokienez. Gainera, garapen industrial jasangarriaren arloan munduko liderra izan nahi du Europak, 2050erako isurpen garbiak hutsera murriztuta eta helburu hori hazkunde ekonomikoaren katalizatzaile gisa erabilita. Testuinguru horretan, Europako industriak trantsizio honetan zehar hazteko aparteko aukera duela nabarmendu du Cristina Oyonek. Horretarako, teknologian, berrikuntzan, jasangarritasunean eta berdintasunean oinarritu behar dugu gure garapena. Halaber, EURADAko kideak diren agentzien xedea honakoa dela adierazi du: lehiakortasun-palanka horiek inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurumen arloko inpaktua izango duten ekintza esanguratsu bilakatzea, bai eskualde mailan, bai Europa osoan.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak