Gobernu Kontseiluak erabaki du Nagore Bonilla Gabarain izendatzea SPRI Taldeko Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berri, Ainhoa Ondarzabal Izaguirreren ordez. Honek 2018tik bete du kargua, eta eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta emandako zerbitzuengatik.
Nagore Bonilla Gabarainek zazpi urte daramatza Business Unit Manager gisa Derivados del Fúor enpresan (Grupo Minersa), eta esperientzia profesional handia du nazioarteko merkatuen kudeaketan konpainia horretan erdieroaleen eta uren tratamenduaren sektoreetan, eta baita Fagor Etxetresnetan ere. BT&Iko zuzendari nagusi berria aditua da nazioarteko inguruneetako merkataritza-kudeaketan, negozio-garapenean eta marketinean.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze-estrategia gero eta biziago baten alde egindako apustua, euskal enpresak nazioarteko beren jarduera ekonomikoan babestean oinarritua, baita Euskadiko Kanpo Sarean ere. Sare horrek 92 herrialdetan du presentzia, 21 merkataritza-bulego ditu eta laster irekiko da Australian.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?