Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 abendua, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Euskararen Eguna, Emakume Zientzialarien Argitan, Enpresa Digitala, HABIA eta Jabetza intelektuala.

Urteko azken hilabetea estreinatuta, Gabonileko lehen IndeusBerrik Euskararen Nazioarteko Eguna nabarmentzen du, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Ekonomisten Elkargoak antolatutako ekitaldian parte hartu baikenuen INDEUSetik industriarako abiarazitako euskarazko baliabideak azaltzeko. Emakume Zientzialarien Argitan zikloa ere aipatu nahi dugu, datorren asteartean egingo delako aurtengo azken hitzaldia, Alaitz Etxabideren eskutik. Eta biharamonean Enpresa Digitalak antolatutako tailer bat euskaraz: Social Media Ads. Txoierriko Mankomunitatean lan-esparruan euskararen erabilera sustatzeko aurkeztu den HABIA egitasmoa eta amaitzeko, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Jabetza Intelektual.

Social Media Ads tailerra euskaraz Enpresa Digitalaren eskutik abenduaren 11an. Tailer honetan ad-ak sare sozialetan sortzen eta kudeatzen ikasiko dugu. Horretarako, sare sozialen plataforma nagusiak aztertuko ditugu, sare sozialetako publizitateak enpresentzat dituen onurak aztertuko ditugu, eta iragarki eraginkorrak sortzen, kudeatzen eta emaitzak interpretatzen ikasiko dugu. PUBLIZITATERAKO SARRERA SARE SOZIALETAN. Sare sozialetako publizitatearen definizioa eta marketin digitalean duen garrantzia. Sare sozialetan iragarkiak erabiltzeari buruzko estatistikak eta joera garrantzitsuak. Sare sozialetako publizitatearen onurak eta helburu komunak enpresentzat.
Emakume Zientzialarien Argitan zikloaren aurtengo azken hitzaldia egingo da abenduaren 10ean. Alaitz Etxabide Etxeberria, material berriztagarrien ingeniaritzako doktorea izango da zikloaren aurtengo azken hizlaria. Alaitzek Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Industria Kimikaren Ingeniaritza Gradua eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra egin zituen, eta material berriztagarrien ingeniaritzako doktorea da. Oso gaztea bada ere, ibilbide aberatsa izan du: nazioarteko hainbat unibertsitatetan izan ondoren, orain enpresa batean dihardu ikerketan. Abenduaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da hitzaldia.
EHU eta Ekonomistak elkartearekin ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin, EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Ekonomisten elkargoak ekitaldi berezi bat antolatu zuten, ekonomia arloan eta erakundeen antolakuntzan hizkuntzaren normalizazio beharra agerian uzteko. INDEUS-SPRI eta EMUNek parte hartu zuten ekitaldian. Euskara-planak enpresentzat, lehiakortasun-palanka gisa, GEHI azterlana; Industriarako euskarazko baliabideak; eta Ekonomistentzako lan-tresnak izan ziren mintzagai. EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Sarriko kanpusean egin zen ekitaldia.
“Jabetza intelektual” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Legeak giza adimenaren sorkuntzatik eratutako lan baten egileari lan horren gainean aitortzen dizkion eskubideen multzoa.Zentzurik zabalenean, honako hauek biltzen ditu: patenteak, egile-eskubideak eta horri lotutakoak, marka komertzialak, ezagutza teknikoak, sekretu komertzialak, diseinu industrialak, erabilera-ereduak, diseinuak, marrazkiak, txostenak, ikerketa- eta garapen-metodoak, datu dokumentatuak eta asmakizun eta aurkikuntzen deskribapena.
Txorierrin lana euskaraz bultzatzeko HABIA egitasmoa aurkeztu dute. HABIA, Txorierrin lana euskaraz egitasmoa aurkeztu dute abenduaren 4an Derion. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatutako ekimena da, Txorierri eskualdeko lan-esparruan euskararen erabilera aktibatzeko ekosistema emankor bat sortzea du helburu egitasmoak eta horretarako, bertako enpresekin lankidetzan, euskara egunero erabiltzeko neurriak sustatzen eta bideratzen ari dira. Ekimena abiarazterakoan eskualdeko 14 enpresak egin dute bat HABIA egitasmoarekin. Enpreson ordezkariekin batera Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta Mankomunitateko ordezkariak izan dira bertan.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak