Basque Trade & Investment-ek, SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan, Enpresen Nazioartekotzea Bultzatzeko Programen eta Zerbitzuen 2024ko Gida aurkeztu du, enpresak nazioartekotzeko eskura dauden baliabideak eta laguntzak errazago eskuratzeko.
Dokumentu osoak euskal erakundeek enpresei nazioartean zabaltzen laguntzeko eskaintzen dituzten laguntza-, prestakuntza- eta zerbitzu-programak biltzen ditu, laguntza ekonomikoetatik hasi eta aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuetaraino.
Ikuspegi integral eta egituratu batekin, dokumentu honek hainbat tamaina eta sektoretako enpresei egokitutako programak biltzen ditu, eta funtsezko tresna bat eskaintzen du edozein erakundek kanpoko merkatuetan duen presentzia indartzek.
Ezagutu nola erraztu dezakezun zure nazioartekotze-prozesua ikuspegi integral eta egituratu batekin, arrakasta globalerako urrats bakoitzean lagunduko dizuna.
Gida honen bidez programa eta zerbitzuei buruzko katalogo eguneratu eta bateratu bat osatu nahi da, Euskadiko enpresen nazioartekotzea bultzatzen duten administrazio eta erakunde aktibo guztiek euskal enpresen eskura jarriz, nazioartekotze-prozesuan laguntzeko, haien heldutasun-maila edo nazioarteko jarduera-maila edozein dela ere.
Beraz, helburu nagusia programen eta zerbitzu eskaintzari buruzko informaziorako sarbide homogéneo eta integrala eskaintzea da, dauden tresnen aprobetxamendua optimizatzeko, enpresa gehiagotara iritsiz.
Hala, dokumentu honetan kontsulta daitezke dirulaguntza programa eta zerbitzu guztiak, prestakuntza-programak eta nazioartekotze-prozesuan edozein enpresarentzat beharrezkoa den informazio erabilgarri guztia.
Gida honek eskura jartzen dizu zure enpresak jaso ditzakeen diru-laguntzen programak, galdera hauei erantzunez soilik:
Ondoren, erakunde bakoitzak euskal enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen aukera zabala azaltzen du:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?