Bizitzaren eta osasun-zientzien sektoreetan espezializatutako kapital pribatuko enpresa den Ampersand Capital Partners-ek (“Ampersand”), inbertsioa egin diola iragarri du gaur VIVEbiotech-ek, bektore lentibilaren Kontratupeko Garapen eta Fabrikaziorako Erakunde (CDMO) liderra den enpresak. Ampersand bazkide izateak VIVEbiotech-en bektore lentibiralen fabrikazioa hedatzea ahalbidetuko du, baita terapia zelularrak eta genikoak in vivo eta ex vivo garatzen dituzten bezero berritzaileen proiektu-zorro sendo bat gauzatzen lagunduko ere.
VIVEbiotech-ek prozesuen garapena, fabrikazioa eta proba analitikoak eskaintzen dizkie terapia genikoko eta terapia zelularreko proiektuetan parte hartzen duten enpresa biofarmazeutiko nagusiei. Bektore lentibiralen ekoizpenari dagokionez, 3.000 m2-ko GMP arauekin bateragarria den punta-puntako instalazioa du Donostian, Espainian.
Bektore lentibiral pertsonalizatuak garatu eta fabrikatzeko bere plataformak, eta 140 langile baino gehiagoko talde oso kualifikatuak, %85 baino gehiago goi-mailako tituludunak direlarik, maila goreneko ezagutza eta esperientzia, eta nazioarteko arauak betetzea bermatzen du.
Inbertsio horrek indartu egiten du VIVEbiotech-ek Gipuzkoan duen presentzia errotua, eta kalitate handiko enplegua eta eskualde osoan kapital zientifikoa, teknikoa eta giza-kapitala garatzea sustatzen du. Inveready, hasierako hazkunde-fasean VIVEbiotech-i lagundu zion arrisku-kapitaleko funtsa, kapitaletik aterako da, enpresarentzat kapitulu berri bat ezarriz. Sortzaileak eta instituzionalak diren Eusko Jaurlaritza, Kutxa Fundazioa, CDTI Innovation (Innvierte programaren bidez) eta Easo Ventures bazkideen konpromezu iraunkorrak 2015ean sortu zenetik espresarengan duten konfiantza etengabea azpimarratzen du.
Santander M&A, Garrigues eta GA_P (Gómez-Acebo & Pombo) erakundeek erraztu duten eragiketa hau gertaera garrantzitsua da, ez bakarrik VIVEbiotech-entzat, baita Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiarentzat ere. Mundu mailan bizitzaren zientzietako hazkunde-kapitalean inbertitzen duen eta Europa osoan industria-garapena sendotzearekin konprometituta dagoen lider bat ekarri du.
Trantsizio horrekin bat eginez, Gurutz Linazasorok, VIVEbiotech-eko sortzaile eta egungo CEOak, ordezkari gisa jarraituko du eta Administrazio Kontseiluan sartuko da, erakundeetako ordezkari batekin batera. Jon Alberdi, egun Zuzendari Nagusia dena, CEO bilakatuko da, eta Stefan Beyer, berriz, Presidente Exekutibo berri gisa arituko da, Ampersand-en izenean.
Jon Alberdik, VIVEbiotech-eko CEOak, honakoa dio: “Oso pozik gaude Ampersand-i ongietorria emateko, VIVEbiotech-en hazkunde-plan anbiziotsua azkartzeko funtsezko bazkidea izango baita, aldi berean, gure plataforma malgu eta moldakorra indartuko duelarik. Lankidetza horrek garrantzia handia izango du gure bezeroen igurikimen handiak gainditzen jarraitzeko. Ampersand-en industria- esperientzia eta VIVEbiotech-en talde sendoa uztartzeak VIVE merkatuko lider gisa kokatuko du, gure gaitasun eta ahalmen bakarrak zabaltzean.”
Eragiketaren parte gisa, Stefan Beyer industria beteranoa izendatu dute VIVEbiotech-eko Presidente Exekutibo. Beyer doktoreak zera gehitu du: “Terapia zelularraren eta genikoaren sektorea azkar hazten ari delarik, oso pozik nago VIVEbiotech-en taldearekin bat egiteaz. Azken belaunaldiko GMP instalazioak dituen VIVEbiotech-en talde osoak merkatuan oso ezagunak diren gaitasun sendoak dituela erakutsi du. Taldearen trebetasun zientifikoak erakarri egiten ditu bezeroak, eta Ampersand- en inbertsio estrategiko honek etengabeko garapena eta hazkundea ahalbidetuko dizkio VIVEbiotech-i.” Beyer doktoreak farmazia-azpikontratazioaren industrian eman du bere ibilbide osoa, ekintzaile eta aholkulari gisa. Aurretik Ampersand-en konpainia-zorroko Vibalogics enpresako Presidente, Zuzendari Nagusi eta CEO izan zen Beyer; prozesuen garapena, fabrikazioa, eta betetze- zerbitzuak eskaintzen ditu Vibalogics-ek terapia biriko onkolitikoak, terapia genikoak eta txertoak garatzen dituzten enpresa biofarmazeutikoentzat.
Marina Pellon-Consunji Ampersand-eko Bazkideak, honako hau adierazi du: “Oso pozik gaude VIVEbiotech-i bektore lentibiralen garapena sustatzeko misioan laguntzeagatik. Taldearen esperientzia zientifikoak eta ikuspegi berritzaileak funtsezko eragile bihurtzen ditu azkar hazten ari den terapia zelularraren eta terapia genikoaren industrian. Inbertsio honen bidez, Jonekin eta bere taldearekin elkarlanean aritzea espero dugu, VIVE in vivo eta ex vivo egingo diren terapia zelular eta genikoetarako bektore lentibiralen munduko lider gisa sendotzeko.”
Ampersand Capital Partners 1988an sortu zen merkatu ertaineko kapital pribatuko enpresa bat da, 3 bilioi dolarretako baliodun aktiboak kudeaketapean dituena. Osasunaren sektorean hazkunderako inbertsioak egiten ditu. Bostonen, Massachusetts-en, AEBn, eta Amsterdamen, Herbehereetan, ditu bulegoak Ampersand-ek, eta kapital pribatuaren eta esperientzia operatiboaren konbinazio bakarra aprobetxatzen ditu balioa eraikitzeko eta epe luzeko errendimendua sustatzeko bere zorroko enpresetako zuzendaritza-taldeekin. Ampersand-ek merkatuan liderrak diren enpresa ugari eraikitzen lagundu du diharduen osasun-sektore bakoitzean. Informazio gehiago izateko, bisitatu AmpersandCapital.com edo LinkedIn.
VIVEbiotech terapia geniko eta zelularretarako bektore lentibiraletan espezializatutako Kontratupeko Garapen eta Fabrikaziorako Erakundea (CDMO) da. VIVEbiotech 2015ean sortu zen, eta EMAren eta FDAren estandarren pean jarduten du mundu mailako bioteknologiako 40 enpresa baino gehiagori zerbitzuak eskainiz. Errendimendu handiko fabrikazio prozesu eskalagarrietan eta puntako teknologietan diharduen enpresa da. Ex vivo zein in vivo aplikazioetan esperientzia duelarik, VIVEbiotech-ek minbizia eta gaixotasun arraroak tratatzeko terapiak garatzen eta merkaturatzen laguntzen du. VIVEbiotech-i buruzko informazio gehiago izateko, bisitatu vivebiotech.com edo jarraitu LinkedIn.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?