Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 9 abendua, 2024 Berrikuntza Zutaz mintzo (gara)

Jose Barreira: “Arabako industria sendoa da, baina prestakuntza handia behar du”

Duela hamarkada askotatik Gasteizen finkatuta dagoen enpresariak jaso du 2024ko Joxe Mari Korta sarietako bat
Jose Barreira.

Jatorri galiziarreko enpresari zailduak arriskuarekiko duen prestutasuna oso presente egon da beti Jose Barreiraren bizitzan. Urte asko daramatza Arabako hiriburuan finkatuta eta bere ibilbide profesional luzean zehar, negozioak eta proiektuak sortu ditu sektore askotan, hala nola garraioan, industrian, turismoan, ostalaritzan edo energia berriztagarrietan. Hortaz, ez da harritzekoa enpresari batek Euskadin jaso dezakeen saririk hunkigarriena jaso izana, 2024ko Joxe Mari Korta Saria, SEA Arabako Enpresak patronatuak proposatuta

Sari ilusionagarria…

Hala da. Ilusio handia egiten dit eta erantzukizuna ere bada hein batean, baina ilusio handia egiten dit egia esan. Sari oso hunkigarria da, gertukoez inguratuta sentitzen zara, mundu guztiaz inguratuta, eta ilusio handia egiten du, bai.

Zergatik uste duzu aukeratu zaituela SEA patronatuak zu sari hori jasotzeko?

Egia esan, sari bat jasotzean ez duzu ideiarik ere zergatik den, lagun onak ditudalako edo zerbait ikusiko zutelako, ez dakit. Esan dezakedan bakarra da oso eskertuta nagoela. Ez dut zalantzan jarri nahi zergatik eman didaten saria; bestela, agian kendu egingo didate eta ez dut kentzerik nahi.

Uste duzu enpresariaren figurak aitortza falta duela Euskadin gizartearen partetik?

Uste dut gaitz endemikoa dela. Ezin gaituzte beti gaiztotzat hartu. Gure akatsak eta gure ahultasunak izango ditugu, munduko guztiak dituen moduan, baina enpresak beharrezkoak dira eta existitu behar dira. Existituko ez balira, arazo handiak izango genituzke. Agian enpresariok hobeto azaldu behar dugu gure burua eta gizartearengana gehiago gerturatu, baina aitortza apur bat ez legoke gaizki, egunero ditugun zailtasun guztiengatik.

Zure ibilbidean zehar proiektu askotan hartu duzu parte, eta zaila da sektore batean kokatzea. Hala ere, aipatu duzu ostalaritzan zarela zoriontsuen. Zer ematen dizu ostalaritzak?

Gauza asko ematen dizkizu, esaterako, publikoarekin harremana. Beste negozioek ez dute hori. Negozio horretan, adibidez, prezioak ez daude beste sektore batzuetan bezala neurtuta. Merkeagoa edo garestiagoa izan daiteke, baina ez dizute zehatz-mehatz neurtzen. Beste balio batzuk neurtzen dituzte; zerbitzua, kokapena, gauza asko. Beste sektore batzuetan % 10 garestiago jarriz gero, merkatutik kanpo geratzen zara. Ostalaritzan % 10 garestiago izan zaitezke eta merkatuan egon. Gainera, negozio horrek ez du zirkulatzailerik behar; industrian aldiz, zirkulatzailerik gabe ezin da ezer egin. Ez duzu bezerorik galdu nahi, baina bat galduz gero, asko direnez, ez dizu hainbeste eragiten zuzenean. Industrian batzuetan bezero bat galtzea enpresa ixtea da. Hortaz, ostalaritzak ere baditu bere abantailak. Kontua da ikusi eta sinistu egin behar direla. Negozio guztietan bezala, sinistu egin behar duzu. Jakina, abantailak ditu, baina desabantailak ere bai. Baina Araban, ondo dakizu, ostalaritzak baino industriak du indarra.

Eta nola ikusten duzu egun Arabako industria?

Arabako industria sendo dago, sendoa da, baina ezin dugu ahaztu industriak prestakuntza handia behar duela, sektore guztien moduan, eta etorkizunaren aldeko apustua egin behar dugu. Eta etorkizuna da jendea formatuta izatea, geroz eta gehiago. Hori da etorkizuneko apustua. Izan ere, industria oso azkar doa, guztia bezala. Eta abiadura horretan ezin dugu ahaztu garai berriekin batera joan behar dugula. Eta prestatuta. Oso prestatuta.

Gaur egun esaten da gazteek ez dituztela garai bateko balioak. Zure bizitzeko modua Z Belaunaldietako gazteenarekin alderatu ohi duzu?

Ez, ez. Egungo gazteek jarrera eta balioak dituzte. Desberdinak dira, aldea dago adinean. Beti daude desadostasunak gurasoen eta seme-alaben artean. Eta arrazoia zein da? Adinean dagoen aldea. Ezin duzu berdin pentsatu 20 urte gehiagorekin edo gutxiagorekin. Egungo gazteak ez daudela prestatuta diotenean, gezurra da. Gazteak prestatuta daude. Kontua da lehen mutil batek taberna bat zabaltzen zuenean herri batean, bizilagun guztiek ikusten zutela. Orain, norbait programa informatiko bat egiten ari bada bere bulegoan eta emaitza onak lortzen baditu, ez du inork ikusten. Baina prestatuta daude eta ekintzailetzan jarraitzen dute, zalantzarik gabe.

Lotutako albisteak

11 abendua, 2024 Berrikuntza
Vidrala: “Aiaraldearentzako aukerarik onena bertako lehiakortasuna da”
Irakurri gehiago
4 abendua, 2024 Berrikuntza
Jon Ansoleaga (Build:Inn): “Euskadiko Eraikuntza Behatokia Europa mailan garrantzitsuena izatea dugu helburu”
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak