Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 abendua, 2024 Berrikuntza Zutaz mintzo (gara)

Loyola Norte, Gipuzkoako muntaketa elektrikoen erreferrentziazko ETEa

Astigarragako enpresak tamaina bikoiztu du bost urtetan
Iker Hernandez, Loyola Norteko kudeatzailea.

Loyola Norte Astigarragako ETE bat da eta muntaketa elektrikoetan espezializatuta dago. Enpresei eta administrazio publikoei zerbitzu osoa ematen die. Bost urtetan soilik tamaina bikoiztu du eta erreferentea da Gipuzkoako sektorean. I+G arloko inbertsioa bere fakturazioaren % 5 ingurukoa da.

Enpresa 1982an sortu zen, aurreko Montajes Loyolaren jarraipen gisa. Aurreko enpresa horrek porrot egin zuen. “Enpresa handia zen eta hainbat delegazio zituen. Bakoitza bere kabuz muntatu zen eta Loyola Norte Astigarragan genuen egoitzan hasi zen. Orduan Donostia zen hori”, azaldu du Iker Hernandez Loyola Norteko kudeatzaileak.

Enpresak jatorrizko jarduerarekin jarraitzen du; industriako muntaketa elektrikoekin, enpresei eta administrazio publikoei begira. Duela bost urte, aurreko akziodunak erretiratu egin zirenez eta enpresa likidatu egingo zutenez, “langileak harremanetan jarri ziren nirekin, eskualdatze ordenatua egiteko eta hirugarrengo bati saltzea ekiditeko”. Erosi egin zuten eta bosturteko honetan Loyola Nortek tamaina bikoiztu eta sektoreko beste enpresa bat erosi du, Montajes Elca,. Gasteizen dago kokatuta eta haren dimentsioa ere bikoiztu egin da.

Loyola Nortek zerbitzu osoa eskaintzen die bezero espezifikoei. “Elektrizitatearekin eta automatizazioarekin lotutako guztia egiten dugu, zerbitzurik onena bermatuz eta bezeroak bere proiektuan hornitzaile asko behar ez izateko. Enpresa profesionalizatu dugu SPRIren laguntzarekin, digitalizazioaren edo zibersegurtasunaren arloan”. Aplikatutako berrikuntza ia guztiak barne-produktuan izan dira, “produktu propioa ateratzeko I+G arloko batzuk izan ezik. Adibidez, ondo aseta ez dauden merkatuko hobiak, hala nola tele-kudeaketarako sistemak”.

Erreferentea da Gipuzkoan muntaketa elektrikoetan eta enpresa “dinamikoa, geroz eta handiagoa eta bezeroaren arazoa konpontzeko prest dagoena da. Zerbitzu-enpresa da gurea, eta bezeroaren esanera dago, ez produktuarenera. Bezeroari arazo bat kentzea da gure lana”.

45 pertsona daude plantillan (horri Montajes Elcako beste 27 langile gehitu behar zaizkio) eta urteko fakturazioa 4 milioi euro ingurukoa da. I+G arloko inbertsioa negozioaren % 5 ingurukoa da. “Adimen artifizialeko hainbat proiektu egin ditugu SPRIrekin. Ezagutza sortzeak egunerokoan gauzak integratzeko aukera ematen digu. Ondo datorkigu barne-mailan”. Haren merkatuak 40 bezero nagusi ditu eta Gipuzkoan oinarritzen da nagusiki.

Azken urteetako hazkundearen ondoren, etorkizuneko erronkak dira barne-prozesuak hobetzea eta egonkortzea, “hazkunde horren zati bat xurgatzeko. Eta hurrengoa, hobetzen dugun zerbitzua hobetzea, plantillaren kalitatea hobetuz”.

Beste helburuetako bat da zerbitzuen gama handitzea, industriarekin lotuta dagoen guztia osatzeko, “eta erosketen bidez handitzeko prest gaude”. Duten arazoetako bat da goi-mailako elektrikaririk ez dagoela. “Enpresa asko ez dira handitzen sektore honetan kualifikatutako langilerik ez dagoelako”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak