Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 abendua, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Beint bekak Global Training Bekak Nazioarteko Gauzatu programa

394 enpresak eta 582 gaztek Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-bekak jaso dituzte aurten

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 19,3 milioi euro inguru inbertitu ditu bost programa eta bi beka-planetan

Guztira 394 enpresak eta 582 gaztek jaso dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade & Investment (BTI) bidez eskainitako nazioartekotze laguntza eta bekak. Guztira, 19,3 milioi euro inguru inbertitu dira bost programa eta bi beka-planetan.

Euskadiko enpresentzako atzerriratze-laguntzak 9,1 milioi eurokoak izan dira guztira, eta Sakondu, Zabaldu, Elkartu, Pilotu eta Nazioarteko Gauzatu programen bidez kudeatzen dira.

Sakondu programa nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago. 2024an, 117 laguntza onartu ziren 1,4 milioi euroko zenbatekoarekin. Zabaldu atzerrian nazioartekotze-maila txikia duten mikroenpresa, ETE eta startupen presentzia areagotzera dago bideratuta, eta 251 proiektu babestu dira 3 milioiko zenbatekoarekin.

Elkartu programa nazioarteko posizioa hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei dago zuzenduta, eta 14 proiektu babestu ditu milioi erdi euroko zenbatekoarekin.  Bestetik, Pilotu ekimena atzerriko erakunde publikoekin metodologia edo irtenbide berritzaile berriak probatu nahi dituzten ekimenak laguntzeko dago diseinatuta, eta bost proiektu babestu ditu 180.000 euroko zenbatekoarekin.

Azkenik, Nazioarteko Gauzatu programak Euskadiko enpresei beren nazioartekotze-estrategia garatzeko aukera ematen die, eta beharrezko inbertsioak egiteko baliabideak eta finantzaketa ematen die. Zazpi konpainia babestu ditu 4 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoarekin.

Talentua prestatzea

Gazteentzako bi nazioartekotze-bekek, Global Training eta Beintek, 582 gazteri parte-hartzeko aukera eman diete, eta 10,1 milioi euroko inbertsioa izan dute.

Global Training bekak  Euskadiren garapen ekonomikorako funtsezkoa den talentua sortzeko ahalegina biltzen duten ekintzetariko bat dira. Gaur egun, enpresek prestatuta dauden pertsonak behar dituzte, eta esperientzia honek Euskadiko gazteei garapen profesionalerako beharrezko ezagutzak eta trebeziak eskuratzeko aukera eskaintzen die. Gainera, horrek guztiak ere badu balio erantsi bat: nazioarteko ingurune kulturaniztunean egin dezakete.

Global Trainingen helburua Euskadiko gazteen prestakuntza eta nazioarteko mugikortasuna erraztea da, ordaindutako praktikak eskaintzen dituzte atzerrian eta ezinbesteko baldintza da unibertsitate-titulu bat edo goi-mailako LH prestakuntza izatea eskatu ahal izateko. 2024an,  500 gazteri eman dizkiete, eta 6,4 milioi euroko inbertsioa egin da.

Bestetik, 82 gaztek eskuratu dituzte Beint bekak 2024an, eta 3,7 milioi euroko inbertsioa egin da. Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten 30 urtez beherako gazteei daude zuzenduta, bi urteko denboraldian atzerriko merkataritzan espezializatzeko asmoz. 38. ediziotan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2.000 gazte nazioartekotze-arloan eta atzerriko merkataritzari lotutako zereginetan prestatzen lagundu dute.

BEINT beka-programak aukera paregabea eskaintzen du lan-esperientzia eta esperientzia pertsonala eskuratzeko atzerrian, mundu osoko enpresa eta erakundeekiko lankidetzan. Bi urtetan zehar, onuradunek nazioarteko merkataritzaren munduan murgiltzeko aukera izaten dute, eta merkatu globaletan operatzeko ezinbesteko gaitasunak eskuratzeko.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
BasqueTrade Japón Euskadi Webinar 5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Irakurri gehiago
China Euskadi 4 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte
Irakurri gehiago
3 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak