Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

erabilera-kasuak 7 urtarrila, 2025 BDIH Material Aurreratuen nodoa

Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak

In-metals
In-metals

In-metals Lezon kokatutako enpresa bat da, eta kanpoalderako eta barrualderako altzairu herdoilgaitzak salerosten ditu. Sei langilek osatzen dute, eta 15 urteko esperientzia du, nagusiki industriaren eta biltegizainen sektorera bideratutak. In-metals funtsezko bitartekaria da bezeroen eta dekorazio-altzairu herdoilgaitzaren fabrikatzaileen artean, batez ere kanpoko herrialdeetan baitaude. Horretarako, akabera espezifikoak dituen katalogo zabala du, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen dena eta zerbitzu arin eta ekonomikoa eskaintzea ahalbidetzen duena.

Beharra:

In-metals-ek bi koloratze-prozesu erabiltzen ditu altzairu herdoilgaitzezko piezetarako: pasibazio bidezko akabera eta DBP bidezko akabera. Azken metodo horrek arazoak eragin ditu kanpoaldean aplikatzean, zirkulu txikiak (“pitting”) eta dekolorazio-zeinuak agertu baitira. Hori dela eta, enpresa gipuzkoarra Teknikerren PVD estalduretarako ekoizpen-lerro pilotuan sartu da, “magnetron sputtering” teknika aztertzeko eta muturreko ingurune erasokor eta klimetarako kolorazio optimoak gauzatzeko.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Altzairu herdoilgaitzaren kolorazioa


Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Akabera metalikoak

Lokalizazioa:

Lezo (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Altzairua koloratzeko teknika berria
  • Kanpoaldeko kalitate handiko produktuen garapena

Sartutako teknologia berriak:

  • 'Magnetron sputtering’ teknologia
  • PVD estaldurak ekoizteko lerro pilotua

Lotutako albisteak

7 Azaroa, 2024 BDIH
Hidrosolidifikazio bidezko piezen fabrikazioa
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 BDIH
Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 BDIH
Ahultasunen monitorizazioa zibersegurtasun plataformarako
Irakurri gehiago
16 iraila, 2024 BDIH
Fabrikazio aurreratuko prozesuetarako metrologia-softwarea
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 BDIH
Indart3Dk material berriak gehitu ditu 3D inprimaketa-prozesuetan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak