Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urtarrila, 2025 Berrikuntza

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera

Ikastaroak Arrasateko campusean emango dira, aurrez aurre eta urtarriletik otsailera bitartean hasita; gutxi gorabehera sei hilabeteko iraupena izango dute, eta enpresan praktikak egiteko modulu bat ere bai
  • Prestakuntza Lanbiden edo ABEEE batean izena emanda dauden langabeentzat da, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek bete dezakete
  • Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten; jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste hiru ikastaro eskainiko ditu langabeentzat, Lanbiderekin elkarlanean. Lehenenak ekipo industrialen mantentzea eta muntaketa mekanikoa izango ditu ardatz; bigarrenak automatizazio industrialeko sistemen proiektuen garapena, eta hirugarrenak txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa. Lehenengo prestakuntza urtarrilaren 20an jarriko da martxan, eta azken biak otsailaren 3an. Ikastaro guztiek sei hilabeteko iraupena izango dute eta Arrasateko campusean emango dira, aurrez aurre. Gainera, enpresan praktikak egiteko modulu bat izango dute.

Ikastaroak Lanbiden izena emanda dauden langabeei daude zuzenduta, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek har dezakete.

Ekipo industrialen mantentzeko eta muntaketa mekanikoko ikastaroan parte hartzen duten langabeek makina eta ekipo industrialak plantan muntatzen eta instalatzen ikasiko dute, baita mantentzea eta konponketak egiten ere. Bestalde, automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzeko ikastaroan, potentzia elektrikoko, erregulazioko eta kontroleko instalazioen proiektuak jarriko dira martxan, eta robotak, manipulatzaileak eta automatizazio industrialeko sistemen beste ekipo batzuk erabiliko dira, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-errespetuari buruzko irizpideak betetze aldera. Gainera, txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-ikastaroan, txirbil-harroketa bidezko prozesuaren ezaugarriak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, eta makinak eta sistemak prestatzen eta programatzen ikasiko dute.

Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten. Jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko.

Izena eman nahi duten interesdunak Idurre Retolazarekin jar daitezke harremanetan, posta elektronikoz (profesionalak.mgep@mondragon.edu) edo telefonoz (664265068).

Lotutako albisteak

11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Berrikuntza
Loyola Norte, Gipuzkoako muntaketa elektrikoen erreferrentziazko ETEa
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
Buruplast automobilgintzaren sektorerako osagai plastikoak fabrikatzen zentratzen da
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
SPRIk eta Euskadiko Teknologia Parkeak urrezko A saria lortu dute, EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak