Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna Deskarbonizazio Industrialeko programa Net-Zero Basque

Eusko Jaurlaritzaren Deskarbonizazio Industrialaren programak inbertitutako euro publiko bakoitzeko ia bost euroko enpresa-inbertsioak bultzatzen ditu eta, gainera, hurrengo 10 urteotara begira, sortutako CO2 kopurua 1,45 tonatan gutxitzen du

En 10 años se va a lograr una reducción de consumo de combustibles de 1.232.580 MWh en electricidad, 1.106.379 MWh en gas natural, 2.105.000 litros de fuelóleo y 7.100.000 litros de gasóleo

 

  • Aurreikuspenen arabera, CO2 isurien murrizketa 1,45 milioi tona ingurukoa izango da eta lehengaien kontsumoa 467.990 tonatan gutxituko da hurrengo hamarkadan.
  •  10 urteko tartean, erregaien kontsumoa 1.232.580 MWh gutxituko da elektrizitatean, 1.106.379 MWh gas naturalean, 2.105.000 litro fuel olioan, eta 7.100.000 litro gasolioan.

 

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Deskarbonizazio Industriala programak, SPRIk kudeatzen duenak, 58 enpresari lagundu zien inbertsio publikoko 17,6 milioi eurorekin eta beste 85,6 milioi euro lortu zituen inbertsio pribatuan. Ondorioz, proiektu bakoitzeko batez besteko dirulaguntza 303 mila eurokoa izan zen.

Onartutako proiektu horietatik, 16tan, eguzki-panel fotovoltaikoak gehitu dituzte. Gainera, % 82 eraginkortasun energetikoko proiektuetara bideratu da, % 15 elektrifikaziora, eta % 3 eraginkortasun energetikoko eta elektrifikazioko proiektuetara.

 Honako hauek izan dira sektore onuradun nagusiak: forjaketa eta galdaketa, siderurgia eta metalurgia, beira-fabrikatzaileak, makina-erremintaren fabrikatzaileak, paper-fabrikak, petrolio-finketako fabrikak, ekipo elektrikoen fabrikatzaileak, alkoholik gabeko edarien fabrikatzaileak, osagai aeronautikoen fabrikatzaileak, mekanizazio-enpresak, plastikozko piezen fabrikatzaileak, balorizazioko eta birziklapeneko enpresak.

Erregaien kontsumoa eta CO2 isuriak 10 urtean gutxitzea

Beren produkzio-instalazioak berotegi-efektuko gas gutxiago sortuko dituzten espazio bihurtzeko asmoz 58 enpresa horiek beren prozesuetan abiarazitako prozesuei esker, 10 urteko tartean, erregaien kontsumoa gutxitu ahal izango da: 1.232.580 MWh elektrizitatean, 1.106.379MWh gas naturalean, 2.105.000 litro fuel olioan eta 7.100.000 litro gasolioan.

Hala, Deskarbonizazio Industriala programari esker, 10 urteko tartean, 1,45 milioi tonako balioa duten CO2 isuriak ekidingo dira eta, denbora-tarte horretan bertan, lehengaien kontsumoa 467.990 tonatan gutxituko da (eta, kantitate horretatik, 363.376 tona ur iturriko urarenak lirateke). Bestalde, hondakinen kudeaketa 51.389 tonatan gutxituko da.

Deskarbonizazio industrialeko programa hau deskarbonizazio adimentsurako bidean aurrera egiteko funtsezko tresna da. Gainera, hazkunde ekonomikoa, garapen industriala eta aurrerapen teknologikoak sustatuko ditu. Eusko jaurlaritza industriaren sektorearekin batera garatzen ari da prozesu hori. Gainera, programak legealdian zehar jarraipena izango du, guztira 200 milioi eurorekin (haietako 22 milioi 2025ean).

Deskarbonizazio Industriala programa

Deskarbonizazio Industriala programako laguntzak enpresek prozesua abian jartzera zuzenduta daude. Zehazki:

  • Lehendik dagoen produkzio-prozesuarekin zuzenean lotutako makinak erostea.
  • Lehendik dagoen ekoizpen-prozesuan osagarri gehigarri laguntzaileak eskuratzea.
  • Produkzio-instalazioak hobetzea, adibidez, lantegi industrialeko klimatizazio-sistema edo berogailu-sistema optimizatuta.
  • Lehendik ez zeuden establezimendu edo produkzio-lerro berriak eskuratzea.
  • Berotegi-efektuko gasen isurpena murriztea eragiten duten proiektuak, hala nola lehengai berri jasangarriak edo bigarren mailako lehengaiak erabiltzea, hondakin industrialak kudeatzea eta horien balioa handitzea, eta fluordun gasak ordezkatzea.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster

Bestalde, eta helburu berarekin, SPRI Taldearen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko bi energia-enpresa nagusiekin (Iberdrola eta Petronor) elkarlanean, eta industria arloko 16 klusterren laguntzarekin, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster egitasmoarekin batera Euskadiko industrian isuri garbietarako trantsizioa bizkortzea bultzatu du. Hala, energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatu ditu industrian eta, aldi berean, garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarrituta, merkatu-aukerak sortzea erraztu du.

Gaur egun, mundu mailako ekonomiaren ia % 80k du emisio garbien zero mailara iristeko konpromisoa, hortaz, presazkoa da anbizio handiko helburu hori lortzeko lan egitea. Hala, Net-Zero “Basque Industrial Super Cluster” egitasmoaren helburua da prozesuak bizkortzea eta isuriak gutxitzeko helburua lortzea. Horretarako, landu beharreko lehen puntu gisa energia-hornikuntzaren deskarbonizazioa eta Euskadiko industria sektorearen eraginkortasun energetikoa ezarri ditu.

Lotutako albisteak

10 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna
Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EIA21ek gas berriztagarrietara eta energia garbietara bideratutako proiektuen ingeniaritzan jarri du arreta
Irakurri gehiago
17 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Inoxibar, sukaldeko tresneria Euskaditik mundura
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
%30eko zerga-kenkaria izango duten 64 teknologia garbien zerrenda berria onartu du Gobernuak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak