Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du lana, Zedarriak elkarteak “Euskadi eta Europar Batasuna: oparotasun eta lehiakortasun helmuga partekatua” izenburupean aurkeztu duen azken txosten ekonomikoaren ondoren. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburu Mikel Jauregik txostenaren balorazioa egin du aurkezpenaren ondoren, eta nabarmendu du gizarte zibilak ekarpen konstruktiboak egitearen garrantzia, herrialdea bizitzen ari den eraldaketen aurrean, “gure ehun ekonomikoa hobetzeko eta gure ongizatea bermatzen duen oparotasuna sortzeko”.
“Eraldaketa eta ziurgabetasun garai honetan, inoiz baino gehiago, gizarte zibilaren konpromisoa eta ekarpenak behar ditugu gure industria-politika hobetzeko eta indartzeko. Europa gisa dagokigu politika berrietan azeleratzea,
beste batzuk baino azkarrago aurrera egin ahal izateko. Zedarriak bere txostenean Mario Draghik edo Enrico Lettak adierazitakoaren ildotik doazen planteamenduak jasotzen ditu, industriaren, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu irmoak aldarrikatuz, Europar Batasunaren lehiakortasuna indartzeko. Arlo hauek dira lehentasunezkoak Eusko Jaurlaritzat”, azaldu du Jauregik.
“Hasiera-hasieratik, Eusko Jaurlaritzak bere egin ditu txosten hauen hausnarketak eta proposamenak, eta etorkizuneko erronketarantz aurrera egiteko bidea direla uste dugu”. Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “badakigu bizi dugun une historikoa honetan jauzi kualitatibo bat emateko gai izan behar dugula, Euskadi Europaren berrindustrializazioan aitzindari bezala kokatzeko. Jaurlaritzan autoexijenteak gara, eta bat egiten dugu Zedarriakekin etorkizuneko erronka askotan, bereziki industria sustatzeko eta Europan eragina irabazteko beharran – Europa eta industria gehiago. Euskal industriak lehiakorra izaten jarrai dezan aurrean ditugun aldaketei egokitzea eta aurrea hartzea, I+Gko inbertsioan aurrera egitea, arlo horretan Europako herrialde aurreratuenen taldean kokatzeko, gizarte zibilarekin komunikazio arinagoa izatea, eta EBren politiketan erabakitzeko gaitasun handiagoa izatea. Azken batean, lankidetza publiko-pribatuan sakontzea, industria gehiagoren, industria hobearen eta emisio gutxiagoren aldeko apustua argi izanda”.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak ere oso positibotzat jo du Zedarriak elkarteak egindako aldarrikapena, alegia, Euskadik protagonismo handiagoa izan behar duela Europar Batasuneko erabaki ekonomiko eta finantzarioak hartzeko foroetan. “Ekonomia Itunari esker, autonomia fiskala eta finantzarioa duen herrialdea gara, eta, horregatik, gai horietan berdinen arteko elkarrizketa aldarrikatzen dugu, politika komunitarioei edo Europako funtsen banaketari buruzko erabakietan zuzenean parte hartzea ekarriko duena”, esanez amaitu du Jauregik.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?