Euskal enpresak nazioartekotzen laguntzeko eta merkatu estrategikoetan sartzeko aukera berriak hurbiltzeko helburuarekin, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eusko Ganberak-ekin – Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen aliantzarekin -, batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez, 2025. urterako Merkataritza-misioen plan bat diseinatu du, tokiko enpresekin enpresa-harremanak ezartzeko eta hainbat sektoretan merkatuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera ekonomikoak eta faktore lehiakorrak identifikatzeko.
Apirilaren 1etik 11ra bitartean, Dominikar Errepublikara eta El Salvadorrera programatutako misioen online bilerak egingo dira. Hazten ari diren bi ekonomia dira, eta energiaren, eolikoaren, geotermiaren, azpiegituren eta eraikinen eraikuntzaren, makineriaren, mugikortasunaren, ingurumenaren, hondakin solidoen kudeaketaren, sektore publikorako zerbitzuen eta garapen digitalaren sektoreekin lotutako euskal enpresek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte bi herrialde hauetan negozioak egiteko aukerak, eta kolaboratzaile eta bezero izan daitezkeenekin harremanetan jarri. Dominikar Errepublikarako prospekzio bidaia ekainaren 25etik 27ra egingo dute; El Salvadorren kasuan, berriz, herrialdean ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dira bilerak.
Maroko interes handiko herrialdea da nazioartekotzerako, bereziki azpiegiturekin eta obra zibilarekin, energia berriztagarriekin, telekomunikazioekin, urarekin, agroindustriarekin, enpresa zerbitzuekin eta IKTekin, eta turismoarekin lotutako sektoreentzat eskaintzen dituen aukerengatik. Maiatzaren 18tik 21era egingo den misioaren helmuga izango da.
Ekialde Hurbila izango da urrirako eta azarorako programatutako bi misio komertzialen helburua. Horietako bat Saudi Arabiara egingo da, eta bertan aztertuko dira euskal enpresentzat hainbat sektorek eskaintzen dituzten aukera anitzak: eraikuntza, makineria eta ekipo-ondasunak, IKTak, energia berriztagarriak, osasuna, uraren eta hondakinen kudeaketa, besteak beste. Urriaren 27tik 31ra bitartean Arabiar Emirerri Batuetara egingo den misioan, Persiar Golkoko zazpi emirerriek hainbat arlotako negozioetarako eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira: eraikuntza eta eraikinen kudeaketa, makineria eta ekipo-ondasunen fabrikazioa, automatizazio industriala, robotika, espazio logistikoen kudeaketa eta garraioa.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?