Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urtarrila, 2025 I+G Zutaz mintzo (gara)

Hidrogenoaren metaketan berrikuntza bermatzea, DESSERT proiektuaren helburua

Ekimena osatzen duen Europako partzuergoa Tubacexek zuzentzen du, eta Tekniker ikerketa-zentroak ere parte hartzen du.

Energia garbiaren aldeko apustua gero eta nabarmenagoa den mundu honetan, sendotzen ari den alternatiba hidrogenoa da, batez ere energia modu eraginkor eta jasangarrian biltegiratzeko eta garraiatzeko duen ahalmenagatik. Baina energia mota horren eragozpen bat da biltegiratzean materialetan eragiten duen higadura. Alde horretatik, lur azpiko gordailuen erresistentzia eta iraunkortasuna hobetzea da DESSERT proiektuaren helburu nagusia. 

Proiektua sortu duen partzuergoa sei bazkidek osatzen dute, Tubacex eta Tekniker ikerketa zentroa, besteak beste. Asmoa da lurpeko biltegietan hidrogenoa injektatzeko eta erauzteko diseinatutako altzairu herdoilgaitzezko hodiaren prototipo berri bat garatzea. Beste bazkideak TU Clausthal (Alemania) eta Johannes Kepler University Linz Austria unibertsitateak eta AC2T Research GmbH (Austria) eta Enco srl (Italia) ikerketa zentroak dira. 

Tubacex, bere berrikuntza eta ‘Upstream Technologies’ esparruen bidez, proiektuaren buru da, diseinuan lagunduz eta hodiak fabrikatuz, energiaren eta mugikortasunaren sektoreetarako nikel eta altzairu herdoilgaitzezko eduki handiko aleazio aurreratuak fabrikatzen duen lanari esker. 

Teknikerrek, berriz, hidrogeno asko duten inguruneetan materialek zer joera izango duten aurreikusten du. Berariazko azterketak egingo ditu altzairuen portaera iragartzeko, bai baldintza estatikoetan, bai dinamikoetan, eta hutsegite-modu espezifikoak landuko ditu, hala nola “galling” deritzona; lotura hariztatuetan agertzen den higadura larria da, eta eragin erabakigarria du haiek jarduten duten instalazioaren erabilgarritasunean. 

DESSERT proiektua 36 hilabetez luzatuko da, 2027. urtearen erdialdean amaituko da eta Europar Batasuneko Ikatz eta Altzairurako Ikerketa Funtsen (RFCS) programaren finantzaketa jaso du.  

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

23 urtarrila, 2025 I+G
Alzola Brakes, urtean 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen dituen Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
22 urtarrila, 2025 I+G
NORTH4, soldaduren barne-akatsak detektatzeko alternatiba berria
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Adimen Artifiziala
Mikel Jauregi: “Euskadi Europako berreindustrializazioaren liderra izan dadin lanean ari gara”
Irakurri gehiago
8 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak