Mikel Jauregi sailburua FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren ordezkaritza batekin bildu da
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik harrera egin die Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko arduradunei. Bileran siderometalurgiaren sektorearen egoera eta etorkizunerako aukerak aztertu dituzte, eta bertan FVEMeko presidente Begoña San Miguel, eta presidenteorde Alex Ormaetxebarria eta Iñigo Guinea izan dira, baita SPRI Taldeko zuzendari nagusi Jon Ansoleaga ere.
Jatorriz XIX. mendekoa, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-erakunde adierazgarriena da. Siderometalurgia-industriako 850 enpresa elkartu inguru ditu, eta 33.000 pertsona baino gehiagori ematen die lana Bizkaian. Enpresa-elkarte honek industria-sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatu nahi ditu, zerbitzu-sorta zabal baten bidez. CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko kide da FVEM, baita Confebask – Euskal Enpresen Konfederazioko kide ere.
Lotutako albisteak

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu
Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak
Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.