Kelias, Zamudion (Bizkaia) operazio-basea duen enpresa, eta jatorrian ‘Norte Industrial’ izenekoa, bide-seinaleen eta -ekipamenduen fabrikazioan espezializatutako enpresa bat da, bide-azpiegituren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko konpromisoa duena. Konpainiaren esanetan, “kalitate-estandar altuenak betetzen dituzten seinaleztapen-soluzioak ematea da gure helburua, ingurune bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz, bai hiriguneetan, bai landa-eremuetan”.
Bere jarduera hiri-garapen jasangarriaren eta hirien eraldaketa digitalaren testuinguruan kokatzen da. Bide-segurtasunean seinaleak duen eginkizun erabakigarriaz jabetuta, erakunde publiko eta pribatuekin estuki lan egiten du zirkulazio-fluxuak optimizatzeko, istripuak murrizteko eta bideen erabiltzaile guztientzako mugikortasun-esperientzia hobetzeko irtenbideak diseinatzeko.
Enpresa 1965ean sortu zen, administrazio publikoek errepideetan seinale egokiak eta seguruak jartzeko gero eta premia handiagoari erantzuteko. Momentu hartan, bide-azpiegituren garapena goraldi betean zegoen, eta trafikoa eta bide-segurtasuna arautzeko konponbide eraginkorren eskaera gero eta handiagoa zen. Testuinguru horretan, behar horiek asetzeaz gain, seinaleztapenaren sektorean kalitate-estandar berriak ezarriko zituen enpresa sortu zen.
30 urte baino gehiagoan, Lacroix taldearekin lankidetzan aritzeko aukera izan du, eta, horri esker, “esperientzia aberastu eta nazioarteko jardunbide onenak hartu ahal izan ditugu bide-seinaleen arloan”. Aliantza horrek “puntako teknologietarako sarbidea eman digu eta proiektu handietarako konfiantzazko hornitzaile gisa dugun ospea sendotzen lagundu digu”. Gaur egun, Kelias bezala, bere historiaren etapa berri batean dago, eta eboluzionatzen jarraitzen du “egungo erronkei egokitutako konponbide integralak eskatzen dituen merkatu baten beharrak asetzeko, hala nola trafikoaren digitalizazioa, ingurumen-jasangarritasuna eta bide-segurtasunaren etengabeko hobekuntza”.
Keliasek konponbide sorta osoa eskaintzen du bide-seinaleen eta -ekipamenduen beharrak betetzeko. Besteak beste, hauek daude: trafiko-seinaleen fabrikazioa; bide-ekipamendu osagarria, hala nola balizak, delineatzaileak, babes-hesiak eta bide publikoan ordena eta segurtasuna bermatzen duten beste elementu batzuk, hainbat ingurune eta beharretara egokituta; seinaleztapena eta babes-sistemak instalatzea, bide-seinaleak, arkupeak, banderolak eta babes-sistemak, esaterako; seinale horizontalak eta detekzio- eta alerta-sistemak.
Enpresaren bezero nagusiak administrazio publiko nazionalak dira, adibidez: udalak eta eskualdeko gobernuak. Haiekin lankidetzan aritzen da bide-seinaleetarako eta -ekipamendurako irtenbide “errentagarri eta eraginkorrak” ezartzeko. Gainera, nazioarteko bezeroekin lan egin du: Suitzakoako eta Txilekoak, kasu.
Ezarri dituen irtenbideen artean, hainbat proiektu nabarmentzen dira, hala nola Katalunian radar pedagogikoak jartzea. Eremu horretan fauna basatia detektatzeko sistema ere sartu du. Sistema horrek errepideetako erabiltzaileak babesteaz gain, korridore biologikoak kontserbatzen ere laguntzen du, faunaren igarobide segurua errazten duelako eta eskualdean biodibertsitatea sustatzen duelako.
Galizian, landa-eremuetako auzoak seinaleztatzen lan egin du, eta proiektu horrek “bide-seinaleen funtzionaltasuna bermatzeaz gain, tokiko berezitasunekiko sentsibilitate berezia ere erakusten du”. Horri esker, segurtasuna eta orientazioa hobetu dira ezaugarri geografiko eta kultural paregabeak dituzten eremuetan, “landa-komunitateen nortasuna errespetatuz”. Euskadin, bestalde, freeflow ordainketa-sistemarako egiturak eta portikoak instalatu ditu. Hori hesirik gabeko ordainleku teknologia da, trafikoaren arintasuna nabarmen hobetzen duena, gelditzeko beharra ezabatzen duelako.
Etorkizunari begira, konpainiaren estrategiak hazkunde iraunkorra du ardatz bide-seinaleak fabrikatzeko eta instalatzeko jarduera nagusietan, sektorean duen posizioa sendotzeko helburuarekin. Hori lortzeko, instalazioak eta fabrikazio-prozesuak modernizatzeko inbertsio-plan bat diseinatu du.
Beste xedetako bat penintsulako iparraldean duen presentzia indartzea da. Horretarako, ‘Errepideetan istripuak murrizteko irtenbideak’ gaia duen jardunaldi teknikoen programa sortu du. Bertan, bide-segurtasuneko egungo erronkak errepasatuko ditu eta horiei aurre egiteko irtenbide batzuk aurkeztuko ditu. Lehenengoa laster egingo da Iruñean, eta Bizkaian eta Kantabrian ere antolatuko dira.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?