Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 otsaila, 2025 Zibersegurtasuna Zutaz mintzo (gara)

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du

Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

IT zerbitzuen kudeaketaren eta segurtasunaren kalitatearekin duen erantzukizuna berriz ere bete du Izertis aholkularitzak 2025aren hasieran. Espainiako aholkularitza teknologikoak egoitza bat du Gasteizen, eta Segurtasuneko Eskema Nazionalaren (ENS) maila altura igotzea lortu du. Hala, zibersegurtasuneko estandarrik altuenak behar dituzten administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du.

Ziurtapen hori funtsezko osagaia da Espainiako administrazio publikoaren arloan lan egiten duten enpresetako informazioaren segurtasunerako. Izertisek Eskema Nazionalean ezarritako eskakizun altuenak betetzen dituela esan nahi du maila hori lortzeak; hau da, informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan segurtasun ezin hobea ziurtatzen duela esan nahi du.

“Gure zerbitzuen segurtasuna eta konfiantza bermatzeko egiten dugun etengabeko ahaleginaren isla da aitortza hau. Dimentsio guztietan ENSen kalifikazio gorena lortzeak erreferentziako bazkide teknologiko gisa kokatzen gaitu”, nabarmendu du Javier Espadasek, Izertiseko Security & Compliance Managerrak.

Dimentsio guztietan ENSen ziurtapena lortzea funtsezkoa da erakundearen prozesu eta sistema guztietan segurtasun integrala eta koherentea bermatzeko. Horrek esan nahi du, babes-neurri egokiak ezartzeaz gain, kontrol eta prozedura zorrotzak ezarri direla arlo kritiko guztietan, hala nola sarbideen kudeaketan eta jazoeren aurreko erantzunean. Hala, konfiantza eta erresilientzia mailarik altuenarekin zerbitzu teknologikoak emateko duen gaitasuna indartu du Izertisek.

Beste ziurtapen batzuk

Azken urteetan, BME Growthen kotizatutako enpresak hainbat ziurtapen lortu eta berritu ditu. Hala, indartu egin du proiektu arrakastatsuak gauzatzeko bazkide fidagarri eta sendo gisa zuen posizioa. Izertiseko lantaldearen ahalegin kolektiboa eta etengabe hobetzeko konpromisoa islatzen dituzte aipatutako lorpenek. Modu horretan, kudeaketa, segurtasun eta konfiantza arloko erreferente gisa finkatu da enpresa haren bezeroentzat.

Berritutako azken ziurtapenak dira honakoak: IT Zerbitzuen Kudeaketarako ISO 20000-1 (SGSTI) eta Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako ISO 27001 (SGSI). Enpresak bere zerbitzuen bikaintasunarekin eta prozesu guztietako segurtasunarekin duen konpromiso maila sendoa nabarmentzen dituzte AENORek ikuskatutako lorpen horiek.

Cybasqueko kidea

Cybasqueko kidea da Izertis. Sektoreko enpresak eta erakundeak biltzen dituen euskal zibersegurtasun-elkartea da Cybasque, eta segurtasun digitalaren arloan garapena eta lehiakortasuna bultzatzea du helburu. Zibersegurtasun-ekosistema indartzeko lan egiten du Cybasquek, berrikuntzaren, lankidetza publiko-pribatuaren eta sektorean jardunbide egokiak sustatzearen bidez. Erakundeen erresilientzia digitala hobetzen eta segurtasun informatikoaren arloko kontzientziazioa sustatzen laguntzen du haren lanak.

Izertis Espainiako aholkularitza teknologikoa da, 1996an eratua, eta Gasteizen du Espainiako egoitzetako bat. Balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen ditu gaitasun teknologiko eta metodologikoen portfolio oso baten bidez. Honakoak nabarmentzen dira:  AA, Cybersecurity, Data & Intelligence, Cloud, Quality Assurance, Hyper Automation, IT Sourcing, Business Solutions edo Blockchain, beste batzuen artean.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du EAEko enpresetan, gai horrekin lotutako ehun ekonomikoa sortuz, SPRIren bidez.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

20 urtarrila, 2025 Zibersegurtasuna
Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Irakurri gehiago
8 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak