Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 otsaila, 2025 Berdintasuna Women in industry Zutaz mintzo (gara)

Emakumeak dira buru Glualeko zuzendaritza-organoen % 60 baino gehiagotan

SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da Azpeitiko enpresa

Glual enpresaren zuzendaritza-organoen % 60 eta % 80 artean dira emakumeak. Enpresa gipuzkoarra da Glual, sistema hidraulikoen ingeniaritzan eta fabrikazioan espezializatua, eta merkatu horretako liderra. Emakume batek zuzentzen du orain dela bost urtetik, eta 450 langile ditu.  2023an SPRI Taldeak eginiko Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean azterketan parte hartu zuten ia 500 enpresetako bat da.

Alazne Zabaleta da 1969an Azpeitian sortutako enpresa zuzentzen duen lehen emakumea. Aurrez, taldearen finantza-zuzendaria izan zen, 20 urtez. Harriduraz hartu du SPRIren azterlanean ongien kokatutako enpresetako bat izatea. “Oso barneratuta dugu pertsonak pertsonak direla, neskak zein mutilak izan; eta, balioari edo postuarekin bat etortzeari dagokienez, edozein pertsonak izan behar du hori frogatzeko aukera”, esan du zuzendariak.

Enpresen mundua gizartearen isla dela uste dute. Hori dela eta, ez daude laneko diskriminazio positiboko neurrien alde, baina hezkuntza arloan eragin behar dela uste dute: “Unibertsitatean ikasleen % 70 emakumeak badira, lan-mundua unibertsitateko errealitate horren isla izango da; Lanbide Heziketan (ekoizpen-lantegiek hortik hartzen dituzte langileak) emakumerik ez badago, lan-munduak ezingo du emakumeen presentzia islatu ekoizpen-lantegietan”.

Zabaletak nabarmentzen duenez, industria-sektorean emakumeen presentzia handiagoa izan dadin, hezkuntzan dago erronka. “Haurrak etorkizunean zer izan nahi duten pentsatzen hasten diren garai horretan, neskei eta mutilei esleitzen zaizkien egitekoak hautsi behar dira”. Hori dela eta, zaintza emakumeekin lotzeari utzi behar zaiola nabarmendu du, eta kontziliazio-neurriak sustatu behar direla, gizonek zein emakumeek goza ditzaten.

Zabaleta baikorra da emakumeek industrian duten presentziaren bilakaerari dagokionez. Batetik, Glualeko zuzendaritza-postuen % 60 dira, eta Zuzendaritza Batzordearen % 50 baino gehiago. Gainera, nazioartean duten presentzia handia dela eta, beste errealitate batzuk ezagutzen dituzte, eta modu positiboan baloratzen dute emakumeek Euskadiko industrian izandako bilakaera: “Euskadin garatu ditugun berdintasun-politiken abiadura beste herrialde batzuetako errealitatetik urrun dago. Euskadin naturaltasunez onartzen da industria-sektoreko enpresa baten zuzendaria emakumea izatea, baina, beste herrialde batzuetan, harritu egiten dira zuzendari nagusia eta zuzendari komertziala emakumeak garelako”.

Zuzendari gisa duen posiziotik, Zabaletaren ustez, araudi esparrutik bultzatzen diren neurriez harago, Zuzendaritza Batzordeek berdintasunarekiko duten konpromisoak bultzatzen du emakumeek industrian duten presentzia.

Ziur dago arrakasta-kasuak ezagutzeak beste enpresa batzuk inspira ditzakeela, eta SPRIk erakutsitako azterlanak eta datuek oraindik ere existitzen diren klixe mentalak ezerezteko balio izatea espero du. Ez zaio gustatzen emakume izateagatik CEO gisa agertzerik, baina uste du emakume liderrak erakusten dituzten egitasmoek neskatoei ikusaraz diezaieketela eurak ere izan daitezkeela buruak, edozein arlo edo sektoretan.

Lotutako albisteak

30 urtarrila, 2025 Basque Trade & Investment
Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko
Irakurri gehiago
20 urtarrila, 2025 Berdintasuna
SPRI Taldeak emakumeari eta industriari buruzko txostena aurkeztu du Madrilen
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Berdintasuna
SVE bere zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Berdintasuna
Engranajes Juaristi enpresa zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Berdintasuna
Orkestrak ohartarazi du pertsona guztien gaitasunak integratu behar direla lehiakortasuna hobetzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak