Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta
SPRI Taldean sartuta dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresa nazioartekotzeko agentziaren ordezkaritza batek bisita estrategikoa egin du Bavariara, lotura instituzionalak sendotzeko, enpresa-lankidetzarako aukera berriak esploratzeko eta Europan baterako ikuspegia finkatzeko.
Nagore Bonilla zuzendari nagusi berria buru, misioak Bavariako ekonomiaren giltzarrizko eragileekiko lankidetza sendotzea izan du helburu, izan ere, merkatu honek, Euskadik bezalaxe, industria-oinarri sendoa du, baita berrikuntzaren aldeko apustua eta nortasun propioa ere.
Testuinguru honetan, Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean.
Aliantza estrategikoak eta lankidetza instituzionala
Misioaren agenda hasteko, ordezkaritzak arlo instituzionalean zein enpresa-eremuan funtsezkoak diren bi bilera egin zituen. Lehendabizi, topaketa antolatu zen Christian Weber Bayern Internationaleko zuzendari nagusiarekin eta Ulrike Hoffmann Invest in Bavaria erakundeko zuzendari exekutiboarekin. Bileran, euskal enpresei Alemaniako merkatuan sartzea erraztuko dieten aukera zehatzak identifikatu ziren, Bavaria bazkide estrategikotzat eta negozio berrietarako sarbidetzat posizionatuz. Bi eskualdeetako industria-ekosistemen arteko sinergiak sustatzeko aukerari ere heldu zioten.
Jarraian, ordezkaritza Markus Wittmann Bavariako Nazioarteko Harreman Ekonomiko eta Inbertsioen zuzendariarekin eta Martin Grossmann Ministerioko aholkulari eta Europa eta Azoketako Dibisioko buruarekin bildu zen. Elkarrizketek lankidetza instituzionala eta Europako posizionamendu estrategikoa izan zituzten ardatz, eta arreta berezia eman zioten industria eta teknologia arloetako politikak lerrokatzeari, lehiakortasuna batera hobetzeko eta Europako agendan eragina izan dezaketen ekimenetan lan egiteko.
Basque Trade & Investmentek Alemanian duen egoitzan, ordezkaritzak topaketa izan zuen Matthias Konrad Bayern Innovativeko Berrikuntza eta Digitalizazio Sareen zuzendariarekin eta Ulla Uebler Nazioartekotze arloko arduradunarekin. Bayern Innovativ bazkide estrategikotzat nabarmendu zen, Bavariako industria, zientzia eta administrazio publikoa lotzeko egin duen lanagatik. Bilera honi esker, balizko sinergiak esploratu ahal izan zituzten industria-berrikuntzan, digitalizazioan eta Europako I+G programetarako sarbidean.
Jardunaldiaren amaieran, beste topaketa bat antolatu zen Wolfram Winter Three Winters Studioko CEO eta Macromedia University of Applied Sciences-eko irakaslearekin, euskal industriaren komunikazio estrategikoan zein nazioarteko sustapenean lankidetzan jarduteko aukerak jorratuz.
Berrikuntza eta ekintzailetza-ekosistema: lankidetza-aukera berriak
Bigarren eguna hasteko, Europako ekintzailetza eta startupen azelerazio gunerik handienera bihurtu den UnternehmerTUM delakoa bisitatu zuten. Topaketan, Itziar Ayerbek Municheko berrikuntza-ekosistemako ekimenik nabarmenenak aurkeztu zituen, startupen eta industriaren arteko transferentzia teknologiko eta lankidetzarako ereduei arreta berezia emanez. Euskadik eta Bavariak ikuspegi partekatua dute digitalizazioak eta adimen artifizialak industriaren eraldaketan izango duten garrantziari buruz, eta honek aukera berriak ireki ditu arlo honetan baterako ekimenak garatu ahal izateko.
Misioari amaiera emateko, ordezkaritzak topaketa antolatu zuen Alemanian finkatuta dauden euskal enpresekin, baita euskal enpresa-komunitatea Alemaniako merkatuan indartu eta negozio-aukera berriak sortzea xede zuen esperientziak trukatzeko eta networkinga lantzeko gune bat ere.
Europa mailako baterako estrategia baterantz
Misio honekin, aurrerapauso sendoa eman da Euskadi eta Bavariaren arteko aldebiko harreman estuagoa eraikitzeko, giltzarrizko sektoren arabera egituratutako lankidetza eta Europako foroetarako koordinazio handiagoa oinarritzat hartuta.
Bi eskualdeen lehiakortasuna indartuko duten industria eta berrikuntza arloetako politiken garapenean elkarrekin lan egitea da borondate partekatua. Eraldaketa globalaren egungo testuinguruan, Euskadik eta Bavariak giltzarrizko eragileak izan nahi dute Europako industria-estrategiaren definizioan, digitalizazioari, mugikortasun jasangarriari eta trantsizio energetikoari dagozkien funtsezko erabakietan eraginez.
Agenda honen bitartez, Basque Trade & Investmentek euskal enpresak nazioartekotu eta Euskadi Bavariako industria eta berrikuntza ekosistemako bazkide estrategikotzat sendotzearen aldeko konpromisoa indartu du, Bavaria Alemaniako kanpamentu nagusitzat gisa hartuta
Lotutako albisteak
![Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/20250206-korta-jinan-22-620x350.jpg)
Euskadik eta Txinako Jinan hiriak automobilgintza, manufaktura aurreratua eta energia berrien arloetako lankidetza sendotu dute
Memorandum of Understanding (Elkar Ulertzeko Memoranduma-EUM) hitzarmena sinatu dute Industriako sailburuorde Andoitz Kortak eta Jinan hiriko Udal Herri Gobernuko alkateordeak, Xie Kun jaunak
![Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko](https://www.spri.eus/archivos/2024/04/png/bwomen-1-620x350.png)
Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko
30etik gora profesionalek B-WOMENIN Globalaren inpaktuaz gogoeta egin eta hainbat ekintza proposatu dituzte aurrera egiten jarraitzeko
![Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/jpg/2501-basquetrade-india-img-20250120-wa0003-620x350.jpg)
Euskal automobilgintza sektoreak Indian duen presentzia sendotu eta negozio eta inbertsiorako aukera berriak esploratu ditu
Euskal enpresa-ordezkaritza batek merkataritza-misioa egin du Asiako herrialde horretara ACICAE Automobilgintzako Euskal Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren bitartez.
![Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/jpg/euskoganberak_jauregi_002-620x350.jpg)
Eusko Ganberen topaketa Industria Sailburuarekin Euskadiko enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea bultzatzeko
Aste honmetan egin den bileraren helburua izan sen Euskadiko Ganberen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza indartzea
![Lehendakariak “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzearen” alde egin du](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/jpg/20250121_euskadi_globala_pasaia_unanue__12_-620x350.jpg)
Lehendakariak “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzearen” alde egin du
Euskadi Globala estrategiaren asmoa da "mundu mailan konektatuta egongo den enpresa-ekosistema bat ahalbidetzea, nazioarteko merkatuan negozio berriak eta enplegua sortzea sustatzeko, baita Euskadin errotzea indartzeko ere".