Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Ficoban, Gipuzkoako azoka-esparruan, egingo dute martxoaren 18an eta 19an UNIRE azokaren bigarren edizioa. UNIRE soldaduraren balio-kateari eta materialen loturari eta haien teknologiei buruzko Estatu mailako kongresu bakarra da. Azoka SPRI Taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute, eta Ficobak antolatu, CESOLen, Soldadura eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartearen, laguntzarekin.
UNIREren helburua da sektoreko hainbat aditu biltzea: soldadura eta ebaketarako ekipoen eta produktuen fabrikatzaileak eta banatzaileak, kontsumigarrien, gas industrialen eta betetzeko eta ekarpena egiteko materialen, itsasgarrien, segurtasun- eta babes-ekipamenduen, ebaketakoen, eraldaketakoen eta konformaziokoen fabrikatzaileak eta banatzaileak, konponketa eta soluzio automatizatuak, homologazioa eta ziurtapena, ikuskapena eta entseguak, sentsoreen prestakuntza, metrologia eta teknologia, aholkularitza, gainazalen tratamendua, soldadura- eta lotura-teknologiako I+G, eta sektoreko ingeniaritzak eta elkarteak.
Erakusketarien zerrenda kontsultagai dago eta, erakusketa eremuaz gain, beste jarduera batzuk ere izango dira. Besteak beste, conference area delakoa egongo da soldadurarekin eta lotura-teknologiekin lotutako teknologiei eta punta-puntako gaurkotasunari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruekin; produktuaren erakustaldiak egingo dira erakusketarien proposamenak eta soluzioak zehaztasun osoz ezagutzeko, eta ikasleei eta profesional gazteei zuzendutako UNIRE soldadurako lehiaketaren bigarren edizioa egingo da.
Azokara joateko izen-emateak doakoak dira eta, horien bidez, enpresa erakusketariekin B2B bilerak hitzartzeko eta bisitak aldez aurretik prestatzeko matchmakingeko plataformetara sartzeko aukera egongo da.
Lotutako albisteak
![Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/landatu_solar_lamaru-620x350.jpg)
Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.
![Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/20250128_124439-620x350.jpg)
Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du
![Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/20250121_123352-620x350.jpg)
Ecenarro, hotzeko estanpazio adimenduna garatzen duen kooperatiba
Bergarako enpresak 50 milioi pieza fabrikatzen ditu urtean, eta SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programarako.
![Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/JPG/premios_021-620x350.jpg)
Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da: Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala, nazioarteko presentzia, I+G+b arloko inbertsio eta erdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa
![Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/jpg/net-zero-basque_cabecera-620x350.jpg)
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak