Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
- Proiektua Eskualde Plan Estrategikoen (EPE) barruan dago, Enkarterriri Lehentasunezko Jarduera Zonalde gisa bultzada berria emateko.
- Gueñesko Bioekonomia Poloa pizgarri moduan agertzen da eskualdeko eraldaketan eta garapen ekonomikoan, eta biomaterialekin zein ekonomia zirkularrarekin lotuta dauden trebakuntza- eta ekintzailetza-ekimen berritzaileak erakarriko ditu.
- Egikaritze-epea 12 hilabetekoa izango da, eta 4,25 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da.
Enkarterriko Bioekonomia HUBa izango da 2026aren hasieratik aurrera garai batean altzari-fabrika zen eta Gueñesen dagoen espazio bat. Horretarako, Sprilurrek, lurzoru industriala kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa denak eta Spri Taldearen baitan dagoenak, erabilerarik ez duen 2.857 m2-ko lursail bat leheneratu eta berrurbanizatzeko lanei ekin die otsailean. Bertan, 3.157 m2-ko eraikin bat egingo da, eta hantxe kokatuko da Bioekonomia Poloa. Espazioa diseinatu da ekimen berritzaileei, ekintzailetza-proiektuei eta jarduera eraldatzaileei harrera egiteko, zeinek bultzada emango dioten industria dinamizatzaile berriari Enkarterrin.
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Enkarterriko udalek lagunduta, Bioekonomia Polo berriak palanka-itxura hartu du, eskualdeko industria eraldatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko. Zehazki, Poloa Enkarterriko Eskualde Plan Estrategikoan (EPE) jasota dago. Proiektuak helburu estrategiko bikoitza du. Alde batetik, erabilerarik ez duen espazio bat leheneratzea eta berreskuratzea, azpiegitura berritu eta, halaber, jarduera ekonomikoari begirako espazio berriak eskaintzeko. Eta beste aldetik, trakzio-polo bat eratzea, bioekonomiarekin, biomaterialen diseinuarekin eta ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten ekimenak dinamizatzeko, bultzatzeko, abiarazteko eta horrelakoei harrera egiteko.
Eraikinaren ezaugarriak eta xehetasunak
Enkarterriko Bioekonomia Poloaren eraikin berria bi helbururekin proiektatu da. Lehenik, hirietako enpresa-testuinguruarekin guztiz bat datorren eraikuntza-ikuspegi bat ematea. Eta bigarrenik, eraikin-diseinu berezia gauzatzea, kanpoko itxuragatik erraz ezagut daitekeena. Era berean, eraginkortasun energetikoko sistemak dituela ziurtatuko da.
Hiri-leheneratzea gauzatzeko jarduera bat denez, garapen jasangarriko alderdiak, materialak eta printzipioak txertatuko dira urbanizazioan eta eraikina egiteko lanetan.
Jasangarritasuneko eta eraginkortasun energetikoko irizpideak planteatu dira, Bioekonomia HUBean ezarriko diren ekonomia zirkularreko ekimenen bokazioarekin bat etortzeko moduan. Ildo berean, hiri-leheneratzea gauzatzeko jarduera bat denez, garapen jasangarriko alderdiak, materialak eta printzipioak txertatuko dira urbanizazioan eta eraikina egiteko lanetan.
Espazioak beheko solairu batean eta beste hiru solairutan diseinatu eta banatuko dira. Solairu bakoitzeko azalera eraikia 800 m2 inguru izango da. Beheko solairua eraikineko jarduera guztien gelaurrea izango da, eta atondoa eta harrera egongo dira bertan. Era berean, konexioak edukiko ditu igogailuekin, goiko solairuetara joateko sarbideak, eta harguneen, instalazioen eta administraziorako gelak. Lehen eta bigarren solairua gutxienez 50 m2-ko eta gehienez 600 m2-ko moduluak eraikitzeko moduan diseinatuko dira, eta kanpora zuzenean doan aireztapena izango dute. Bestalde, hirugarren solairuaren erdia, iparraldera emango duena, bilera-geletarako izango da. Eta hegoaldera joko duen erdian, berriz, jantokiak egongo dira officekin, eta negutegia izango den espazio bat.
Kanpoko urbanizazioari heltzeko garaian, ingurumen-alderdiak kontuan hartuko dira eta berdegune berriak egongo dira. Haietan, espezie autoktonoetako landareak eta zuhaitzak egongo dira. Lurzoruen iragazkortzea indartuko da euri-ura biltzeko sistema batekin. Ondoren, ur hori birziklatu egingo da eta landareak ureztatzeko zein barneko eremu erkideak urez hornitzeko erabiliko da.
Eraikinaren diseinuari dagokionez, fatxadetako akaberak zurezkoak izango dira, eta aipatzeko da banbu-konglomeratuzko elementuekin konbinatuko direla. Horrek itxura berezia emango dio. Aurreikusten diren instalazioei begira, klimatizazioa aerotermia bidezko bero-ponpekin egingo da, laguntza elektrikoekin. Horretarako, panel fotovoltaikoak, bero-berreskuragailu zentralizatuak eta kontsumo sektorizatuak erabiliko dira. Inguratzaileak eta alderantzizko estalki zeharrargiak isolamendu termiko bikoitza emango diote eraikinari, bereziki jasangarria dena. Zehazki, panel fotovoltaikoen eremu bat instalatuko da, hegoaldeko fatxadan jarraituko duena. Lanak egiteko materialak eta elementuak birziklagarriak dira, eta gehienak, prefabrikatuak. Hortaz, eraikinaren ingurumen-portaera egokia da.
Aurrekariak eta eskualdeari begirako ekimen berritzaileak
Sprilurrek 2022ko ekainean eskuratu zuen garai bateko Muebles Vizcayaren pabiloia, Gueñesen. Zati bat eraitsi behar izan zen 2023an, egituraren egoera xeheki aztertzeko eta, hala, erabilera egokitzeko, Enkarterriko Bioekonomia Poloan ezar daitezkeen ekimenen eskakizunak direla eta.
Eusko Jaurlaritzak ideien lehiaketa abiarazi zuen HAZI agentziaren bitartez, emaitza 19 ekimen eta proiektu irabazle izan dira, honako negozio-eredu eta teknologia hauekin lotuta, besteak beste: ekonomia zirkularra eta bioekonomia
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak ideien lehiaketa abiarazi zuen HAZI agentziaren bitartez (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila). Emaitza 19 ekimen eta proiektu irabazle izan dira, honako negozio-eredu eta teknologia hauekin lotuta, besteak beste: ekonomia zirkularra eta bioekonomia, baliabide jasangarrien fabrikazio eraginkorra, bigarren mailako lehengaiak, plastikoen kontsumoa eta hondakinen kudeaketa jasangarria. Proiektuek finantzazio publikoa dute eta tutoretza-prozesua egiten ari dira zerbitzu espezializatuekin, ekintzailetza-prozesu osoan eta produktua edo zerbitzua merkatura atera arte. Era horretan, ekintzailetza-ekimen horiek ezarriko dira aurrena Gueñesko Bioekonomia Poloan eta, han, beren negozio-ideiak abiarazi, hobetu eta gauzatuko dituzte.
Gueñesko Bioekonomia Poloa egikaritzeko epea 12 hilabetekoa izatea aurreikusi da, eta inbertsio osoa, berriz, 4,25 milioi euro izatea. Hartara, 2026tik aurrera, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren motorra izango da Enkarterrin, bioekonomiarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako teknologietan.
Lotutako albisteak
![Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu](https://www.spri.eus/archivos/2025/01/jpg/samrtlog_korta_001-620x350.jpg)
Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.
![Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa](https://www.spri.eus/archivos/2022/02/jpg/17_elkartek_blog-620x350.jpg)
Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.
![Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute](https://www.spri.eus/archivos/2024/12/PNG/1-etxeuli-santurtzi-pequeno-620x350.png)
Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko
![Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko](https://www.spri.eus/archivos/2024/12/png/laherrera1-620x350.png)
Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan
![Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean](https://www.spri.eus/archivos/2024/12/jpg/1-ortuella-ballontiii-edificioa-620x350.jpg)
Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Urrian hasi ziren 1.633 m²-ko eraikin berria eraikitzeko lanak.