Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 otsaila, 2018 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Barnekintzaile programa Basque Cybersecurity Center (BCSC) BIND Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Keynetic: “gure teknologiak enpresa industrial bateko gailu konektatu guztiak kontrolatzen ditu”

Jon Matías eta Jokin Garay, Keynetic Technologies startuparen sortzaileak

 

Jon Matías eta Jokin Garay, Keynetic Technologies startuparen sortzaileak

Jon Matías eta Jokin Garay telekomunikazioko ingeniariek eratu zuten Keynetic Technologies, UPV/EHUko Ingeniaritza Telematikoko Ikerketa Taldean sortutako spin-offa. Biek ala biek esperientzia zabala dute ikerketan eta bezero industrialentzako aholkularitzan, eta ezagutza hori aplikatu dute zibersegurtasuneko konponbide berrien garapenean. Bind 4.0 azeleragailuak hautatuetako bat izan da Keynetic Technologies, eta proiektu bana du martxan Danobat Group eta Batz S.Coop. enpresekin.

 

Zibersegurtasunaren barruan, zertan espezializatuta dago Keynetic Technologies?

 

Jon Matías: Produktu propio bat garatu dugu, zeinak sareetako segurtasuna bermatzen baitu Software bidez Definitutako Sareak izeneko teknologia bat erabiliz. Teknologia horrek aldatu egin du sareak ulertzeko eta kontrolatzeko modua. Hala, bezeroak berak definitu dezake zein ekipo eta zertarako konekta daitezkeen elkarrekin edo nork erabil dezakeen (edo ez) konektatutako makina bakoitza.

 

Jokin Garay: Espezialistak ez direnentzat oso zaila eta konplexua izan da beti sare bat konfiguratzea. Oro har, gailuak azpiegitura baten bitartez konektatzen ziren elkarrekin, baina barra libreko eredu bati jarraiki, hau da, sarera konektatu eta posible izaten zen barruan zegoen edonorekin komunikatzea. Horrek segurtasun arazo asko zekartzan; konponbide murritzagoak ere bazeuden, baina sarea hain zen konplexua, ezen ez baitziren batere eraginkorrak, eta ez ziren behar hainbat egokitzen enpresaren premietara.

 

Zertan datza zuek eskaintzen duzuen konponbidea?

 

Jon Matías: Software bat garatu dugu sareko ekipamendua modu zentralizatuan gobernatzeko, enpresa bakoitzaren politiken arabera. Egin dezagun analogia bat mundu fisikoarekin: zer da enpresa batera iristean aurkitzen dugun lehenbiziko gauza? Segurtasuneko garita. Hango langileak identifikazioa eskatzen dizu, galdetzen dizu norekin duzun hitzordua edo zergatik zoazen bisitan, eta horren arabera kudeatzen du zure sarrera, hau da, ez dizu uzten sartzen instalazio guztietara. Guk sareko segurtasun zaintzailearen papera betetzen dugu, makina edo ekipo bakoitza zeri konektatzen zaion kontrolatzen dugu. Eta horrek asko mugatzen ditu eraso arriskuak.

 

Jokin Garay: Horri esker, enpresak uneoro jakin dezake nor konektatzen den bere sarera eta zertarako, eta hori guztia ez du definitzen parametro teknikoen bidez, baizik eta bere politiken arabera, hots, ulertu eta kudeatu ditzakeen terminoei jarraiki. Adibidez, esan dezake arratsaldeko zazpietatik aurrera ez dela inor konektatuko, edo erasoren bat badago, makinen sarerako sarbide guztiak paralizatuko direla.

 

Zuen konponbidea sektore industrialerako baino ez da?

 

Jokin Garay: Ez, sare bat duen edozein enpresatan aplikatu daiteke. Baina enpresa industrialak orain hasi dira beren makinak konektatzen, eta horregatik, sareko azpiegiturak instalatuta dauzkaten beste enpresa batzuek baino segurtasun premia handiagoak dituzte. Gainera, birus batek askoz inpaktu handiagoa du produkzio lantegi batean bulego batean baino, horregatik, sektore industriala oso sentsibilizatuta dago. Baina teknologia hori enpresaren bulegoetan ere aplikatzen da.

 

Zertan dautza Bind 4.0 ekimenaren barruan martxan dauzkazuen proiektuak?

 

Jon Matías: Danobat enpresak makina konektatuak fabrikatzen ditu, eta erakusle bat nahi du frogatzeko konexio horiek guztiz seguruak direla. Hortxe sartzen gara gu, eta gure zeregina da erakustea sareko azpiegitura ongi babestuz gero, makinen konektagarritasuna segurua dela.

 

Eta Batz S.Coop enpresaren kasuan?

 

Jokin Garay: Batz bere sarea berregituratzen ari den fabrikatzaile bat da, eta prozesu hori aprobetxatu nahi du segurtasunez hornitzeko. Sare osoa barne hartuko duen konponbide integrala nahi du, sistema bakar batetik kudeatzeko nola konektatzen diren bulegoko erabiltzaileak eta lantegiko makinak. Hala, posible da kontrolatzea nola konektatzen diren sarera pertsona eta makina guztiak.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak