TransDi jardunaldia Vitoria-Gasteizen egingo da datorren otsailaren 21ean
Informazio eta komunikazioaren teknologiak fabrikazio industrialen prozesuetan txertatzeak automatizazioa erraztu, produktuei adimena erantsi eta kasu bakoitzerako beharrei erabat egokitutako zerbitzu pertsonalizatuen prestazioan aurrera egiteko aukera luzatzen du.
Arlo honetan sakontze aldera, teknologia elektroniko eta informazioaren teknologikoetara dedikatzen diren Euskadiko enpresak biltzen dituen GAIA Klusterrak TransDi jardunaldiaren lehen edizioa antolatuko du.
“Eraldaketa digitala, errealitate bat” lemapean, izen ematea doakoa izango duen eta ETE-k garatutako soluzio eta jardunbide egokiak elkar trukatzea xede duen foroa datorren otsailaren 21ean egingo da Vitoria-Gasteizen, Biosfera pasealekuan kokatutako Kutxabank eraikinean, hain zuzen ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?