Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Deustuko Unibertsitatea) Crecer+ inbertsiogileen sareak, CEBEKekin batera, Crecer+ XXII. Inbertsio Forora gonbidatzen zitu, Cebeken egoitzan (Diego Lopez Haroko kale nagusia 50, 5. solairua, Bilbo), datorren martxoaren 1ean, 16:00etan.
Gurekin izango dira Francisco Javier Azpiazu, CEBEKeko idazkari nagusia, CEBEKemprende egitasmoa labur aurkezteko, eta Ibon Gil de San Vicente, Orkestrako zuzendariordea.
Gainera, Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiako gerenteak Crowdfunding Bizkaia plataforma aurkeztuko digu.
Sarrera horien ondoren, bost proiektu ekintzaile berri aurkeztuko ditugu. Horietako bat CEBEK Emprende foroan sortu da.
PROIEKTUAK:
1- Egurrezko koadroak dituzten luxuzko bizikletak garatzen, ekoizten eta merkaturatzen dituen enpresa.
2- Marketing digitaleko plataforma honek, denda fisikoetara trafikoa erakartzen du eta salmentatan biurtu telefono adituaren bitartez. 100% automatizatua.
3- Enpesaren eguneroko erabakiak hartzeko, kontsumitzaileen eta bezeroen informazioa denbora errealean eskuratzeko aukera ematen duen onlineko soluzioa.
4- Onlineko “mikroinfluencerren” kanpainen bilatzailea eta planifikatzailea.
5- Hizkuntzen ikaskuntzan ikastetxeen lanaren osagarria, adin goiztiarretan ikus-entzunezko edukiak eskainiz, pedagogia irizpidez aukeratu diren eduki guztiz seguruez baliatuz.
Ekitaldira joateko interesa baduzu, HEMEN eman dezakezu izena.