Gizarteak eredu integratzaile eta sostengarriagoak eskatzen ditu kolektibo guztietan. Enpresa sektoreak, eta, batik bat, ekintzailetzarenak dagoeneko zalantzan jarri dituzte eredu tradizionalak; berriren berri diseinatu nahi dituzte ekintzaileen, inbertitzaileen eta ekintzailetzaren ekosistemako gainerako eragileen arteko harremanak.
Funtsezkoa da ideia berritzaile bat izatea eta ideia hori merkatuan kokatzea, baina berdin funtsezkoa da lantalde eta bazkide egokiak izatea startupak eboluzionatu dezan.
Zifra ofizialik ez badago ere, kalkulatzen da porrot egiten duten enpresen %40k bazkideen arteko edo talde sortzailearekiko desadostasunengatik egiten dutela. Horregatik, kontratu kontzienteak funtsezkoak dira startupa hazi dadin eta denboran iraun dezan.
Kontratu kontzienteek elkarrekin lerrokatzen dituzte alderdien baloreak eta interesak, ikuspegi integral batetik abiatuta. Ekintzaile eta inbertitzaileen aliatu handiena dira, beren helburua baita startupa itxiaraz lezaketen desadostasunak eta arazoak saihestea.
Kontratu horiek ongi egokitzen dira berritzeko eta ekiteko modu berrietara. Alderdien elkar ulertzea ahalbidetzen dute, elementu arrazionalak eta emozionalak kudeatuz. Kontratu horiek garatzeko teknologia sozial anitzak aplikatzen dira, esaterako, “Design thinking” delakoa, eta buruarekin, bihotzarekin eta eskuekin lan eginez, alderdi guztientzat onuragarriak diren konponbide kosortzaileak lortzen dira.
Kontratu kontzienteak dira behar ditugun tresnak?
Horrelako galderei erantzuten ahaleginduko da Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkartea datorren otsailaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Europa Kongresu Jauregian, non kontratu kontzienteei buruzko jardunaldi informatzaile bat antolatu baitu startupentzat Arteale fundazioaren, SystemicUp laborategiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin.
Topaketa horretan prozesu berri hau aztertuko da, frogatuz baliagarria dela arazoak prebenitu eta modu positibo eta kolaboratiboan kudeatzeko, areriorik sortu gabe.
Etorkizunera begiratuz konponbide sortzaileen bila, eta sektoreko profesionalen parte-hartzearekin:
Kim Wright
abokatu integratzailea, berritzailea, sistema-aldaketetako agentea eta Lawyers as peace makers izeneko best seller liburuaren egilea.
Maria José Anitua
Euskadiko Elkarlan Zuzenbidearen Elkarteko presidentea (ADCE) eta ARTEALE Fundazioko presidentea.
Raúl Otaolea
Ekintzailea, aholkularia, ingeniaria eta SystemicUP laborategiaren fundatzaileetako bat; kontratu kontzienteak erabili ditu sortu duen azken startupean.
Alex Karraskosa
Artista eta teknologia sozialetan aditua (diseinatzailea eta entzute, kosorkuntza eta antolakundeen eraldaketa prozesuen bideratzailea), eta SystemicUP laborategiaren sortzaileetako bat.
Doako jardunaldi horretara joateko izena eman behar da aldez aurretik info@derechocolaborativo.es helbidean.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?