SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna da eta ekimen zehatzak garatzen ditu teknologia, 4.0 Industria eta espezializazio adimenduneko arloetan.
High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” mahaiak gaur egin du bere lehen bilera Bruselan.
Europako Batzordeak Cristina Oyón –SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduraduna- aukeratu du Europako 2030 Estrategia Industrialean aholkulari arituko diren 20 adituen taldeko kide izateko. Horrela beraz, Batzordeko Presidenteordetzaren aholkulari taldean sartuko da High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” mahaiaren barruan.
Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta, zehazki, Arantxa Tapia sailburuak, zorionak eman dizkio Oyóni, esanaz baditugula “Euskadin Europako politika industrialaren joerak markatu eta bideratuko dituzten ahots kualifikatuak eta hori luxu bat da SPRI Taldearentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta euskal industria osoarentzat. Seguru nago Cristinak, zeinak ongi ezagutzen baitu Euskadiko estrategia industriala, jakingo duela ezagutza esportatzen eta baliozko ondorioak inportatzen Basque Industry 4.0 ekintzan aplikatzeko”.
Cristina Oyónek ibilbide profesional luzea egin du SPRI Taldearen barruan, eta etengabeko babesa jaso du Euskadik Bruselan duen eta Kanpo Harremanen menpe dagoen Europar Batasuneko Ordezkaritzarengandik, erreferente bat bihurtu delarik Europan politika teknologikoen, 4.0 Industriaren eta espezializazio adimendunaren arloetan.
High Level Industrial Roundtable “Industry 2030” goi-mailako mahaiaren helburua da Europako Batzordeari aholkularitza ematea 2017ko irailean argitaratutako Europako estrategia industrialaren inplementazioan, jarraipena egitea estrategia horrek nazioartean, Estatuan eta eskualde mailan duen garapenari, eta, azkenik, lehentasunak proposatzea politika industrialaren arloko etorkizuneko ekintzetarako. Goi-mailako talde horren buru dago Jyrki Katainen, Europako Batzordeko enplegu, hazkunde, inbertsio eta lehiakortasun presidenteordea. Eta Elzbieta Bienkowska da presidenteordea, barne-merkatu, industria, ekintzailetza eta ETEen komisarioa.
Gaur arratsaldean (osteguna, otsailak 22) egin da Bruselan adituen foro berezi horren lehen bilera, Industry Day 2018 ekitaldiaren barruan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?