IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa zuzentzen ari den A4BLUE proiektuaren bitartez, lan-inguruneak eraldatu nahi dira, etorkizuneko lantegiaren beharrizanekin bateragarriak diren esparru malguak bihurtzeko asmoz.
Zenbait sektore industrialetan dagoen lehiakortasuna areagotzeko eskaera eta teknologiaren etengabeko aurrerapena ekoizpen-prozesuak hobetzera eta sistema automatizatuak giza-jardunarekin uztartzen dituzten lan-esparru malguak eraikitzera bultzatzen ari dira fabrikatzaileak.
Behar horretatik sortua da IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa buru duen A4BLUE proiektu europarra, 2016an abiatutakoa, sistema teknologikoak langileen beharretara egokituz produktibitatea hobetzen laguntzeko diseinatuta dagoen ekimena.
Proiektu honek automatizazio-mekanismo moldagarriak sartuko ditu zereginak behar bezala gauzatzeko, baita langileei laguntzeko sistemak ere, errealitate areagotuaren laguntzaz. Honen bitartez, makina eta langilearen arteko elkarrekintza seguru eta eraginkorra lortu nahi da, makina langileari egokituz
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?