Euskal konpainiak instalazio eolikoentzako kontrol gune bat garatuko du
Potentzia elektronikoko Ingeteam euskal enpresak, azken belaunaldiko kontrol gune bat garatuko dio Mexikoko energia berriztagarrien sustatzaile nagusi den Zuma Energía-ri.
Kontrol gunea, amerikar enpresak Mexiko Hirian dituen bulegoetan kokatuko da eta Oaxaca estatuko parke eolikotik sortutako informazioa kudeatzeko balioko du.
Garapena, denbora errealean parke eolikoko azpiegituraren inguruko informazio garrantzitsu osoa bilduko duen plataforma bat sortzean datza eta langileari, efikaziaz kudeatu eta turbina eolikoen operazioa eta mantentzea optimizatzeko aukera luzatuko dio.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?