Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2018 Azpiegiturak Sprilur

Sprilur-ek Gasteizko Azucarera Eraikineko espazioaren erdia merkaturatzea lortu du 3 urtean

Sprilur-ek, SPRI Taldearen barrukoa eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa, Gasteizko Azucarera eraikinean eskaintzen diren bulegoen %47 okupatzea lortuko du 2018ko lehen hiruhilekoan, esan nahi baita hiru urteko epean azalera horren erdia merkaturatzea lortu duela.
  • Gaur egun 12 enpresa daude kokatuta Arabako eraikin berezi horretan, eta 200 langile inguru enplegatzen dituzte.
  • Jarduera hauek ostatatzen ditu gehienbat: aholkularitza informatikoa eta telekomunikazio nahiz informazio teknologia zerbitzuen kudeaketa, energia eraginkortasuna prozesu industrialetan, sistema fotovoltaikoen eta automazio sistemen ingeniaritza, etxetresna txikien fabrikazioa eta enpresari gazteen elkarte bat.
  • Sprilur-ek 1999an bukatu zituen eraikin horren zaharberritze-lanak, eta 2000. urtean ondare industrial eta Euskadiko Kultur Ondare izendatu zen.

 

Sprilur-ek (Euskadiko enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako sozietate publikoa, SPRI Taldearen barrukoa eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoa) Gasteizko Azucarera eraikinean (Ali Gobeo industrialdea, Huetos etorbidea, 75) eskaintzen diren bulegoen %47 okupatzea lortuko du 2018ko lehen hiruhilekoan, esan nahi baita hiru urteko epean azalera horren erdia merkaturatzea lortu duela.

 

Hala, 2015ean Sprilur-ek enpresen eskura jarri zituen 100 m²ko eta hortik gorako 40 bulego, alokairu sinplearen formula erabiliz. Berriki beste bi bulego esleitu ondoren, dagoeneko 12 enpresa daude kokatuta Arabako eraikin berezi horretan, denen artean 200 langile inguru enplegatzen dituztelarik.

 

Une honetan mota askotako jarduerak egiten dituzten enpresak daude bulego horietan (2.449 m²), esaterako,  automozio eta energia berriztagarrietako ingeniaritzak, prozesu industrialetarako energia eraginkortasuneko sistemak, telekomunikazio eta informazioko teknologia zerbitzuak, etxetresna txikien fabrikatzaileak, aholkularitza estrategiko bat eta enpresari gazteen elkarte bat.

 

Bestalde, Azucarerako bulego-azalera osotik (5.098 m²), oraindik libre daude 100 m²ko eta hortik gorako 23 lokal.  Nola gertu dagoen Gasteizko hirigunetik, Mercedes Benz España automozio sektoreko multinazionaletik eta balio erantsi handi eta ertaineko beste enpresa batzuetatik, Azucarera eraikina zinez kokaleku estrategikoan dago bertan egoitza hartu nahi duen edozein ekimenentzat.

 

Azucarera eraikina Gasteizko Ali Gobeo industrialdean dago eta 9.911 m²ko azalera du, 113 plaza finkoko aparkaleku pribatua, lorategiak eta errepide propioak. Bulegoek, lokal modularrek eta ekitaldi publiko-pribatuetarako espazioek behar dituzten azpiegitura-zerbitzu guztiak ditu.

 

Azucarera eraikina euskal ondare industriala da, Sprilur-ek 1999an eraberritu zuen eta 2000. urtean Euskadiko Kultur Ondare izendatu zen. Zehazki, 2012an “100 elementos del Patrimonio Industrial en España” erakusketa ostatatu zuen, eta 2017an, Deportivo Alavés futbol taldeak eta Baskonia saskibaloi taldeak Azucarera eraikinean aurkeztu zizkieten beren ekipamenduak zaletu eta ikusleei.

 

Azucarera eraikinean instalatutako enpresak (Ali Gobeo industrialdea. Gasteiz)

 

ARGOLABE. Aeronautika eta energia berriztagarrien sektoreetarako ingeniaritza (aerosorgailu txikiak). http://www.argolabe.es/

AJEBASK. Arabako Enpresari Gazteen Elkarteko enpresa-haztegia.

CEGASA. Baterien eta energia biltegiratzeko gailu berrien fabrikazioa. http://cegasa.es/es/

GUESA. EDPrentzako gas instalazioak. http://cegasa.es/es/

IBERMÁTICA. Informatikako zerbitzuak. http://ibermatica.com/

IRUBERRI TECHNOLOGIES. Ingeniaritza eta makinen diseinua.

MERKATU. Teknologia berriei buruzko aholkularitza (web orriak). https://www.merkatu.com/

NEXTEL. Informatikako zerbitzuak. http://www.nextel.es/

OPTIMITIVE. Instalazio handietan energia optimizatzeko eta garapen sostengarria lortzeko sistemak, teknologia adimenduna erabiliz. http://www.optimitive.com/es/

SGAR. Automozio sektorerako ingeniaritza. http://sgarsl.net/

SOLAC. Taurus Taldeko etxetresna txikien fabrikazioa.

STANSOL. Sistema fotovoltaikoentzako metalezko egiturak. http://www.stansolgroup.com/

SCHWEPPES. Edari eta freskagarrien fabrikazio eta banaketa.  https://www.schweppessuntory.es/

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak