Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2018 Arrisku-kapitaleko funtsak Ekintzailetza Finantziazioa Arrisku kapitala Start up UP Euskadi

SPRIk, FEIk eta Elkargik Aurrera, Start Up-ak finantzatzeko tresna berria, aurkeztu dute

Jarduera ekintzaile bat gartzen duten eta enplegua sortzeko konpromisoa hartzen duten ETE sortu berriei epe luzeko maileguak emango zaizkie

Jarduera ekintzaile bat gartzen duten eta enplegua sortzeko konpromisoa hartzen duten ETE sortu berriei epe luzeko maileguak emango zaizkie.

Aktibo finkoko zein aktibo zirkulatzaileko elementutan inbertsioak finantzatu ahal izango dira.

FEIk 5 milioi eurokorekin hornituko du funtsa eta maileguek Ekargiren abala eduki beharko dute.

 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta Elkrgiko presidente Josu Sanchezek, gaur, hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, Euskadiko pertsona ekintzaileek finantziazio-tresna berri bat edukiko dute. Tresna horrek Start Up-ei hazten eta garatzen laguntzeko helburua izango du.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako BIC Bizkaian egindako ekitaldian, tresna berri hau aurrera ateratzea lortu duten erakundeetako hiru ordezkariak pozik agertu dira Aurrera finantziazio programaren bidez Start Up-ei eskaintzen zaizkien aukera berriekin. Hitzarmen horrek, azken batean, Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana 2020an Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (EGAS) bere gain hartutako konpromisoa gauzatzen du.

 

Hona hemen Aurrera tresna berriaren funtsezko ezaugarriak:

 

FEIren bidez Ogasun eta Ekonomia Sailak, EGASen bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Elkargik partekatutako interesa finantza-tresna berri hau sortzeko. Kasu honetan, FEIk gehienez 5 milioi euro jartzeko konpromisoa hartzen du:

  1. enpresa txiki eta ertain berriei (jarduera hasi zutenetik gehienez 3 urteko antzinatasuna) epe luzeko maileguak emateko.
  2. jarduera ekintzailea garatzen dutenei.
  3. eta 3 urtetan gutxienez 3 enplegu sortuko duen enpresa-proiektu batekin konprometitzen direnei.

 

Enpresek zerga-betebeharrak egunean eduki beharko dituzte eta euren establezimenduek Euskadin kokatuta egon beharko dute.

 

Honako hauek finantzatu ahal izango dira:

  1. inbertsioak aktibo finkoko elementutan: makineria, lokalen egokitzapena, talde-ondasunak, instalazioak, informatikako aplikazioak…
  2. Aktibo zirkulatzailea, hau da, enpresaren ziklo normalak funtzionatzeko likidezia-premiak.

 

FEIk mailegu zuzenak emango ditu ondorengo baldintza hauekin:

  • Gutxieneko zenbatekoa: 50.000 euro
  • Gehieneko zenbatekoa: 250.000 euro
  • Interes-tasa: Euribor 12 hilabete + % 1,25
  • Amortizazio-epea: 7 urte artekoa
  • Gabealdia: 2 urte artekoa

 

Eskatzaileak proiektua finantzatzeko beharraren % 30 ezarri beharko du; hortaz, FEIk ipinitako 5 milioi euroak, gutxienez, 7,15 milioi euro bihurtuko dira.

 

Finantza-eragiketak zuzenean FEIk formalizatzen ditu eta  ELKARGIren abala eduki beharko dute. ELKARGIk eskaerak ebaluatuko ditu bere abal-emaile jardueran erabili ohi dituen analisi- eta erabaki-irizpideak aplikatuz.

 

Finantziazio-ildo berri horrek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eskainitako laguntza ekonomikoen zerrenda (diru-laguntza, mailegua eta kapitala) osatzen du, ETEei malgutasun handiagoko finantza-tresna berri bat (aktibo finkoa + zirkulatzailea), epe luzeko ikuspegia eskainiz, eta ELKARGIren babesak suposatzen duen bermearekin.

 

Aurrera finantziazio programa honek bat egiten du sortzeko, hazteko eta finkatzeko ekintzaileen eta ETEen behar nagusiak indartzeko Eusko Jaurlaritzako EGASen ahaleginarekin:

  • BICen eta Ekintzaile Programaren bitartez, hasieran laguntzea, babestea eta orientatzea.
  • Ekintzailetzaren etapen arabera, finantzaketako eta inbertsioko mota diferentetako laguntza ekonomikoak (Basque Fondo, Gauzatu…) eskuratzea.
  • Merkatuko/bezeroen lehen aukerak (BIND 4.0 programa…) eskuratzea, hazteko eta finkatzeko ezinbesteko palanka gisa.

Erakunde arteko konpromisoaren esparrua

 

2017ko urriaren 2an Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Ekintzailetzako Erakunde Arteko Plana – EEP 2020 onartu zuen. Plan horren helburu nagusia da ekintzailetza era integralean babestea gero eta proiektu, enpresa eta enplegu lehiakor eta iraunkor gehiago sor daitezen lortzeko, batez ere etorkizuneko sektoretan, Euskadin ekonomia- eta gizarte-eraldaketako etapa berri bat sortuz.

 

Helburu global hori lortzeko, bederatzi helburu estrategiko definitu ziren. Helburu horiek ekosistema ekintzaile baten oinarrizko hiru eremuak barne hartzen dituzte: proiektuak sortzeko iturriak (1,2,3), babes-tresnak (4,5,6) eta euskarri-azpiegiturak (7,8,9).

 

 

1., 2. eta 3. kategoriak ekintzailetzaren lehengaiari lotuta daude, hau da, balioei, pertsonei eta ideiei.   4., 5. eta 6. kategoriak hasitako proiektuak laguntzeko eta arintzeko palanka nagusiei lotuta daude, hau da, diruari, bezeroei eta adituen babesari.  Eta 7., 8. eta 9. kategoriak “joko-eremuarekin” lotuta daude.  Zerga-sistema, esparru arauemailea, azpiegiturak eta ekosistema edo agenteen sarea bezalako oinarrizko baldintzen gainean gertatzen eta garatzen da ekintzailetza.

 

Bigarren arlo horretan kokatzen da 4. Finantzaketa eta inbertsiorako lorbidea helburu estrategikoa. Bertako jarduketa-ildoetako bat —lehentasun handikoa— finantziazio publiko-pribatua sustatzea da, eta premia gisa honako hau identifikatzen da:  proiektu ekintzaileak finantzatzen laguntzea (aktibo finkoak, kapital zirkulatzailea), hainbat kreditu-ildoren bitartez, batez ere RIS3 lehentasuneko sektoretan. Izan ere, enpresek —tamaina txikiagokoek eta berriek bereziki— finantza-merkatuan zailtasunak zituztela ikusi zen, euren enpresa-proiektu propioaren bermearekin beharrezkoa zuten epe luzeko finantzazioa eskuratzeko.

 

Horretarako, EEP 2020ren helburu bezala honako hau planteatu zen: ETE ekintzaileei eta berriei —industriaren edo hauei lotutako zerbitzuen arlokoak—  ELKARGIk abalatutako Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) maileguen ildo berri bat eskaintzea, aktibo finkotan eta kapital zirkulatzailean inbertitzeko. Hitzarmen hori BIC Bizkaian gaur goizean egin den ekitaldian sinatu da.

Lotutako albisteak

8 uztaila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
USA Groupek hazkundea bultzatuko du berriro ere bazkide berriak gehituta
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Zetrack eFarming startup bizkaitarrak 1M euro eskuratzea lortu du haren nekazaritzako eredu elektrikoa garatzeko
Irakurri gehiago
30 urtarrila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Inmedical Therapeuticsek 800.000€ko erronda itxi du Viscofan eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa IKEKS – Spri taldearen sarrerakin, Elkargiren aholkularitzari esker
Irakurri gehiago
Irisbond 2 Azaroa, 2023 Arrisku-kapitaleko funtsak
IRISBOND Euskadiko teknologia enpresak funts publiko-pribatuak eskuratu ditu osasun arloan bere eye-tracking-a eta AEBko hedapena bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak