SPRI Taldean (enpresen garapenerako euskal agentzia) integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) hizpide hartu ditu Costa Ricako negozio aukerak. Costa Ricako Kanpo Merkataritza sustatzeko Procomer erakundearen eskariz antolatu da topaketa hori.
Euskadiko Nazioartekotze Agentziako zuzendari nagusi Ainhoa Ondarzabal izan da topaketako buru eta eskerrak eman dizkio Costa Ricako ordezkaritzari Euskadira etortzeagatik. Ordezkaritza horren barruan etorri dira baita ere Alexander Mora Kanpo Merkataritzako ministroa eta Doris Osterlof Costa Ricak Espainian duen enbaxadorea. Topaketan argi gelditu da Costa Ricari interesatzen zaiola merkataritza arloko harremanak egiten jarraitzea Euskadirekin, horren erakusgarri delarik orain arte jasotako bisitak, adibidez, Ramos Welber Ekonomiako ministroarena.
Kanpo Merkataritzako ministro Alexander Morak funtsezko hainbat datu eman ditu Costa Ricari buruz, esaterako, hazkunde perspektiba optimoak dituela eta euskal enpresentzat bereziki interesgarriak diren sektoreak eskaintzen dituela, hala nola, azpiegiturak, telekomunikazioak, energia berriztagarriak, mugikortasun elektrikoa eta hidrogeno bidezko mugikortasuna, ingurumena eta burdinbideak.
Doris Osterlof enbaxadoreak eta Procomer erakundeko zuzendari Jorge Zamorak hizpide izan dituzte atzerriko inbertitzaileei eskaintzen zaizkien abantailak eta atzerriko enpresek Costa Rican ezartzeko dauzkaten erraztasunak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?