Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 Marzo, 2018 Eraldaketa digitala I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

“Gure industria erakargarri egitea da Lanbide Heziketak Euskadin duen erronka handiena”

Josu Etxebarriak, RPK kooperatibako presidenteak, uste du klixeak ahaztu eta hobeto saldu behar direla puntako teknologiaren eta 4.0 Industriaren sinonimo den sektore horren abantailak, etorkizun handia duelako.
Josu Etxebarria

 

Josu Etxebarriak, RPK kooperatibako presidenteak, uste du klixeak ahaztu eta hobeto saldu behar direla puntako teknologiaren eta 4.0 Industriaren sinonimo den sektore horren abantailak, etorkizun handia duelako.

 

Hko (Lanbide Heziketa) ikasleen enplegagarritasun-indizea %75 ingurukoa bada ere, euskal enpresek adierazi dute egoera arriskutsua bizi dutela, ez dagoelako 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko gai den eskulan kualifikaturik. Josu Echebarria, RPK kooperatibako Zuzendaritza Batzordeko presidentea eta bere garaian LHko ikasle izandakoa, gurekin izan zen Made in Basque Country irratsaioko mikrofono aurrean, non esan baitzigun etorkizun handiko prestakuntza batek sekulako abantailak eskain ditzakeela, baina klixe gehiegi dituela oraindik bizkar gainean.

 

 

Duela urte batzuk hain gutxietsia zen LH ari da pixkanaka merezi duen tokia berreskuratzen euskal Industriaren balio-katean…

 

Egunero ikusten dugu hori, LHren eskaera handia dagoelako. Euskal enpresok talentua atzeman behar dugu gure proiektuak martxan jartzeko. Halere, paradoxa da ez daukagula pertsona kualifikaturik, nahiz eta enplegagarritasuna ia %100ekoa den kasu askotan. Beraz, hain eredu oparoa bada, zergatik ez du lortzen horrelako proiektuetan inplikatu nahi duten pertsonak erakartzea? Bere garaian askok uste zuten LH zela unibertsitatearen anaia pobrea. Baina gaur egun erreferente ukaezina da, lanean hasteko bide bat, eta gure enpresek behar duten neurriko prestakuntza ematen die ikasleei.

 

Zure ustez, konpainiek eta Lanbide Heziketako zentroek zergatik ez dute lortzen gradu horiek erakargarri egitea?

 

Kontua da klixeak eta hormak eraitsi behar direla. Gaztetxoei argi hitz egin behar zaie eta egoera zein den azaldu. Oraindik ere mito asko daude LHren inguruan eta neroni naiz horren lekuko, LHko ikasle ohia naizelako, eta oso harro nago. LHk aukera eman dit eboluzionatzeko eta RPK bezalako enpresa handi batean sartzeko, non pertsonak jarri baitira antolakundearen erdigunean.

 

Adibidez, zein dira okerreko kontzeptu errotu horiek?

 

Industria metalurgiarekin lotzen da, eta beraz, zikinkeriarekin, koipe orbainekin, buzoarekin… Baliteke iraganean hori horrela izatea, baina gaur egun euskal industriak sinonimotzat dauzka teknologia, I+G, 4.0… Enpresek eboluzionatu egin dute, sekulako aldaketa estrukturala eginaz. Zergatik? Ez zarelako lehiakor izango duela 20 urte bezala lan egiten jarraitzen baduzu.

 

Badirudi belaunaldi gazteek ez dutela ezagutuko lanaren truke soldata jasotzearen formula tradizionala…

 

Hori bukatu da, bai. Iraganeko kontua da, baliteke enpresa txikietan aldaketaren metodologia hori ez izatea nahi bezain azkarra, baina enpresa ertain edo handietako paradigma oso desberdina da. Gaur egun, eskaintzaren eta eskaeraren arteko aldearen ondorioz, langileak dira arauak jartzen dituztenak eta enpresa aukeratzen dutenak. Ondorioz, konpainia batek lehengo ereduarekin jarraitzen badu (“zortzi ordutarako kontratatuko zaitut soldata baten truke, horixe da eskaintzen dizudana”), hori ez da erakargarria jendearentzat, eta ez dira enpresan sartuko. Etorkizuneko belaunaldiek, hau da, milenial­-ek, beste gauza batzuk eskatzen dituzte soldataz gain.

 

Zer, adibidez?

Enpresan gora egiteko aukera, malgutasun handiagoa, etxetik lan egiteko aukera, eta enpresa tradizionalak oraindik eman ezin dituen beste zenbait balore.

 

Marken branding-a, gure enpresak saltzen jakitea…

Hori da. Erakutsi behar dugu euskal industria erakargarria dela, izatez badelako erakargarria. Puntako industria da mundu mailan, soldata onak dituena, eta gai izan behar dugu gazteei hori ikusarazteko. Batxilergoetako ikasleek ikusi behar dute enpresak leku erakargarriak direla eta  aukera izango dutela enpresa barruan profesionalki garatzeko.

 

Gero eta ikasle gehiago pasatzen dira unibertsitatetik LHra eta alderantziz. Zergatik gertatzen da hori?

Unibertsitatean oso kontzeptu argiak ematen dira ikuspuntu akademikotik, eta hori guztiz beharrezkoa da hainbat lanpostutarako, baina LHk errealitatearen ikuspegi praktikoagoa ematen du, eta askotan horixe da enpresetan behar duguna. Ez dira bateraezinak.

 

LHn baduzue beste erronka handi bat: emakumeak bide horretako graduetara sartzea. Zergatik?

Gai horrek eragina duelako gizartean, herrialdean eta industrian bertan. Emakumeek ez dute prestakuntza-mota hau aukeratzen, nahiz eta eurentzat ere gizonentzat bezain egokia den. Baliteke ereduak falta izatea. Horregatik, hormak eta klixeak eraitsi eta emakumeak aktibatu behar ditugu LHn sar daitezen inolako konplexurik gabe. Neska batek ziklo industrial bat ikasi nahi duela? Hori modu natural eta positiboan ikusi behar genuke, sekulako gaitasunak emango dizkiolako profesionalki eta pertsonalki hazteko.

 

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak